Matthias Erzberger (Buttenhausen, Wutemberg, 1875eko irailaren 20a - Griesbach, Bade, 1921eko abuztuaren 26a) alemaniar politikaria izan zen.
Reichstagen Alderdi Zentro-katolikoko diputatua izan zen 1903az geroztik. Bakearen alde eta anexioaren aurka zegoen. 1918an, Alemaniako ordezkari zela, armistizioa izenpetu zuen Compiegnen. Weimarren agintaldian, Kanpo Arazoetako ministroa izan zen. Saldukeriaz salaturik, dimisioa eman behar izan zuen. Versailleseko Hitzarmenaren aldekoa zen. Ultranazionalistek hil zuten 1921ean.
Erreferentziak