María López Belloso (Santurtzi, Bizkaia, 1979)[1] bizkaitar legelari, ikerlari eta unibertsitate irakaslea da.[2]
Giza eskubideetan eta nazioarteko zuzenbide publiko humanitarioan aditua da. Horrez gain, Mendebaldeko Saharan ere aditua da.[3][4]
Biografia
Santurtzin jaio zen 1979an. Zuzenbide lizentziatura ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean (1997-2002). Ondoren, Nazioarteko Ekintza Humanitarioan masterra (NOHA) egin zuen Deustuko Unibertsitatean (2002-2003), eta Nazioarteko Zuzenbide Publikoan eta Nazioarteko harremanetan graduondokoa Euskal Herriko Unibertsitatean (2003-2005).[5]
2017. urtean Zuzenbidean eta Giza Eskubideetan doktoratu zen "Los procesos de verdad, justicia y reparación a las víctimas de desaparición forzada en el conflicto del Sahara Occidental" tesiarekin.[6] Brunet Saria irabazi zuen 2018an.[1][7][8]
2018. urtean Giza Eskubideen Nazioarteko Batzarrean ponente izan zen,[9] eta giza eskubideei buruzko konferentzia onenari saria lortu zuen.[10] Bere ponentzia "Hic Sunt draconis: Derechos Humanos y Big data, análisis de una colaboración inexplorada" izan zen (Borja Sanz Urquijorekin batera), big datak eta adimen artifizialak giza eskubideetan duten eraginari buruz.
2005 eta 2009 artean ikerlaria izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta HEGOA institutuan. Unibertsitate irakaslea izan zen Nazioarteko Zuzenbide Publikoan Euskal Herriko Unibertsitatean (2011-2012).
Gaur egunean, Deustuko Unibertsitatean irakasle eta ikerlaria da.[11] Giza eskubideetan eta Adimen Artifizialaren erronketan aditua da.[12][13][14]
Argitalpenak
Liburuak
- Guía para la incorporación de la perspectiva de género en la docencia y la investigación, 2021.
- Procesos de verdad, justicia y reparación a las víctimas de desaparición forzada en el Sahara occidental, 2019.
- Desarrollo humano local: de la teoría a la práctica: los casos de la reconversión azucarera en Holguín (Cuba) y de los campamentos saharauis de Tinduf, 2011.
Artikulu doktrinalak
- "The contribution of data to feminist transformation of women’s rights to health", Feminismo/s, 2023.
- "Navigating the pandemic: Gendered perspectives
on vulnerability, resilience and institutional change", Papers: revista de sociología, 2023.
- "Identidad, memorias y nuevas tecnologías", Civitas Europa: revista jurídica sobre la evolución de la nación y del estado en Europa, 2022.
- "The Western Sahara Conflict: impact on Sahrawi people´s human rights: intended solidarity or breach of international responsibility", Spanish yearbook of international law, 2022.
- "Nuevas tecnologías para la promoción y defensa de los derechos humanos", Revista española de derecho internacional, 2021.
- "The role of European institutions in the defense of human rights in the Western Sahara", Estudios de Deusto: revista de Derecho Público, 2016.
- "Migration and vulnerability: Challenges, implications and difficulties faced by the sahrawi migrant population", The Age of Human Rights Journal, 2016.
Iritzi artikuluak
- "Violencia vicaria: las dificultades de detectar una de las formas más crueles del maltrato a las mujeres", The Conversation, 2023.
- "Trabajo social e inteligencia artificial: ¿amenaza u oportunidad?", The Conversation, 2023.
- "En el conflicto con España, Argelia tiene el derecho internacional de su parte", Público, 2022.
- "Claves para entender la decisión de España sobre el Sáhara: ¿qué y quién está detrás?", Ethics, 2022.
Erreferentziak
Kanpo estekak