Mary Cholmondeley (Hodnet, Shropshire, 1859ko ekainak 8 - Kensington (Londres), Londres, 1925eko uztailak 15) idazle ingelesa izan zen.
Biografia
Hodneten jaio zen eta herriko San Lukas elizako bikarioaren, Richard Hugh Cholmondeley (1827–1910), eta haren emazte Emily Beaumont-en (1831–1893) alaba zen (zortzitik hirugarren umea). Farnborough, Warwickshire eta Leaton, Shropshire, herrietan bizi ostean, Hodnetera itzuli ziren, 1874an erretore lana hartu baitzuen aitak (aitonarengandik jasota).
Bere bizitzako lehen hogeita hamar urteetako gehienak, gaixorik zen ama zaintzen eta etxea eramaten pasa zituen, nahiz berak ere asma izan.[1][2][3]
Bere senideen artean, literaturaren munduko pertsonak zeuden, besteak beste bere osaba Reginald Cholmondeley Condover Hallekoa, Mark Twain idazlearen laguna zena[4] eta Reginald Heber, apezpikua, osaba-zahar zuena, elizako ereserkiak idazten zituena; edota ahizpa Hester Cholmondeley, poesiak eta egunerokoa idatzi zituena 1892an hil zen arte, Maryk bere autobiografian jaso zituenak.[5]
Gainera, aitak Charles Dickensen istorioak irakurtzen zizkien eta, gaztetan, bera hasi zen bere neba-ahizpei asmatutako ipuinak kontatzen[2][3] eta fikzioa idazten hasi zen eta aldizkarietan argitaratzen.[1]
18 urterekin argitaratu zuen bere lehen liburua[1] eta, era berean, bere egunerokoan idatzi zuen ez zela ezkonduko, uste zuelako ez zeukala doairik senarra erakartzeko eta ez zen ezkondu, arrazoiak arrazoi.
Bakarzalea eta lotsatia zen, baina garaiko literatura munduko jende ugarirekin adiskidetasuna izan zuen. Hori horrela, New Woman mugimendu feministaten kide izan zen eta Henry James idazlearen laguna izan zen.
The sisters moved in 1919 to 4 Argyll Road, Kensington, where Mary died unmarried on 15 July 1925, aged 66
1896an aita erretiratu ostean, Mary, aita eta Diana ahizparekin Condover Hallera joan zen bizitzera aldi baterako (osabarengandik oinordetzan jaso zutena), baina saldu eta Londresko Knightsbridgera joan ziren. Aita hiltzean, Victoria ahizparekin bizi izan zen Ufforden, Suffolk, eta behin betiko Kensingtonera, Londres, aldatu ziren gero.[2][3]
Lehen Mundu Gerra garaian, laguntza eman zuen Carlton House Terrace ospitalean.[2][3]
66 urterekin hil zen Londresen.
Ondorengotza
Literaturaren grinak bere sendian jarraitu zuen, esate baterako, bere iloba Stella Benson (1892-1933), ere eleberrigilea izan zen.[2]
Lana
Idazle gisa, eleberriak, saiakera, ipuinak eta artikuluak ere idatzi zituen.[6]
Argitaratu zuen lehen liburua Her Evil Genious (‘Haren jeinu txarra’) izan zen eta, 1886an, bere bigarren lana argitaratu zuen, The Danvers Jewels (‘Danvers harribitxiak’) eta 1893an Diana Tempest.[7][8]
Londresen zela jada, 1899an, idatzi zuen bere lan ezagunena Red Pottage,[1][6] eleberri satirikoa eta bai Ingalaterran bai Ameriketako Estatu Batuetan salduenetakoa izan zena (eta Virginia Wolf eta Henry James berak goraipatua),[1] nahiz diru askorik ez uen lortu, copyrighta saldu baizuen.[2] Garaiko hipokrisia kritikatzen zuen eta mugimendu feministen inspiratzailea izan zen.[1] 1918an zinemara eramana izan zen.[9]
1917an bere autobiografia, Under One Roof (‘Teilatu bakarren azpian’) argitaratu zen.
Lan nabarmenak
- The Danvers Jewels (1886).
- Sir Charles Danvers (1889).
- Devotee: An Episode in the Life of a Butterfly (1897).
Erreferentziak
Kanpo estekak