Marthe Condat

Marthe Condat

Bizitza
JaiotzaGraulhet1886ko uztailaren 19a
HeriotzaTolosa Okzitania1939ko urriaren 24a (53 urte)
Hezkuntza
HeziketaParisko Medikuntza Eskola 1916) Doktoregoa (Frantzian) : medikuntza
Jarduerak
Jarduerakmedikua
Enplegatzailea(k)Tolosako Unibertsitatea
Jasotako sariak

Marthe Louise Lydie Condat (Graulhet, Tarn, 1886ko uztailaren 18a - Toulouse, 1939ko urriaren 24a) [1]frantziar sendagilea izan zen. 1923an, Agrégatión de Médecine [fr] izenez ezagutzen den medikuntza unibertsitarioko irakaskuntzako titulu lehiakorra gainditu zuen lehen emakumea izan zen, eta Frantziako lehen emakumea izan zen Tolosako Medikuntza eta Farmazia Fakultatean egindako izendapenaren ondoren Frantziako Agrégation de Médecine [fr] katedra batekin. Parisen bere izena daraman kale bat du eta 2026an Eiffel dorreari bere izena gehitu behar zaiola iragarri zen.

Haurtzaroa eta hezkuntza

Condat Graulhet-en jaio zen, Tarn-en, 1886ko uztailaren 19an.[2] Ama Marie Athénaïs Victorine zuen, milliner-a[emakumeen txapelak edo buruko apaingarriak egiten zuen pertsona] eta aita Georges Condat haberdasher-a. [Merceria eroaten zuen gizona][3]

Marie-Louise Roques neskentzako Lafont barnetegiko arduradunak Condat-en jardun bikaina komentatu zuen brevet-aren azterketan, gaztea izan arren. 1903an Condat-ek literatura baccalauréat ohoreekin gainditu zuen eta hurrengo urtean matematika baccalauréat, hau ere ohoreekin.[3] Bere arrakasta istorioa Toulouse-ko <i>L'Express du Midi</i> egunkariak estali zuen 1905eko uztailean.[4]

Condat interna izan zen lau urtez Paris-en

Unibertsitateko ikasketetara sartzeko PCN prestatzeko azterketan, Condat izan zen hautagairik arrakastatsuena, eta Toulous-eko Unibertsitateko Medikuntza Departamentura joan zen ikastera, unibertsitateko Adrien Gaussail sari zientifikoa jasoz 1906an eta 1907an.[3]

1907ko bigarren erdian, medikuntza ikasten ari zen Parisko Unibertsitatean, eta Parisko ospitaleetarako kanpo-azterketa egin zuen. Onartu zutenean, 1908ko maiatzaren 15ean hasi zen lanean. 1909an, Parisko ospitaleetarako egoitza-azterketa prestatu zuen, eta 60 hautagaietatik hirugarrena izan zen.[5]

Ibilbidea

Condat Parisko ospitaleetako urgazlea izan zen 1910eko maiatzaren 1etik 1914ko maiatzaren 1era. Lau urteko egonaldian, pediatrian espezializatu zen. Garai hartan, Frantzian oso emakume gutxi ari ziren mediku lanetan, eta gehienak atzerritarrak ziren. 1914tik aurrera, beste bost urtez erresidentzian lan egin zuen <i>Hôpital des Enfants Malades</i> haur-ospitalean (munduko lehen ospitale pediatrikoa), Lehen Mundu Gerran soldadutzarako idatzitako gizonezkoen absentzia konpentsatzeko. Bere inplikazio nekaezinari eta erabateko opor faltari esker, ospitaleak normaltasunez funtzionatu ahal izan zuen gerra urteetan. Horren ondorioz, Ohorezko Laguntza Publikoaren Domina (Médaille d'Honneur d'Assistant Publique) eman zioten lan horrengatik, baita Medikuntza Akademiaren saria ere (Prix de l'Académie de Médicine).[3]

Marthe Condaten tesia - Leucocytolyse et fragilité leucocytaire - 1916 [Leukozitolisia eta leukozitoen hauskortasuna

]

Haurrentzako ospitale batean bizitzearekin batera, Condatek arrakastaz defendatu zuen 1916an "Leucocytolyse et fragilité leucocytaire" (Leukozitolisia eta leukozitikoen hauskortasuna) doktore-tesia, eta horregatik Medikuntza Sailaren zilarrezko domina eman zioten (médaille d'argent de la Faculté). Lan garrantzitsutzat jota, tesia haur-ospitalean bildu zituen 115 behaketetan oinarritu zen.

1920an, 34 urte zituela, Condat Toulouse-ra itzuli zen haur gaixoen laborategiko buru gisa. 1923an, Frantziako lehen emakumea izan zen Agrégation de médecine [fr] lehiakorra gainditzen, unibertsitate mailan irakatsi nahi zutenentzako azterketa. Horrela, Frantziako medikuntzako katedra bat izan zuen lehen emakumea izan zen,[3] 1932an Toulouse-ko Medikuntza eta Farmazia Fakultatean katedra bat lortu zuenean.[3] Pediatria Medikuntzako irakasle izendatu zuten 1936an.

Heriotza eta ondarea

Condat Toulouse-n hil zen 1939ko urriaren 24an, 53 urte zituela.[3]

2023ko uztailean, Parisko Udalak bere izena jarri zion 12. barrutiko kale bati: Cité Marthe-Condat.[6]

Garona Garaiko Departamendu Kontseiluak 2023an egindako erakusketa batean omendutako sei emakumeetako bat izan zen.[7]

Toulous-en, Paul Sabatier Unibertsitateko[8] auditorio batek Condat izena du.

2026an, Condat STEMen 72 emakume historikoetako bat bezala iragarri zen, zeinen izenak Eiffel dorrean jada ospatutako 72 gizonei gehitzea proposatu den. Anne Hidalgo Parisko alkateak eman zuen planaren berri, Femmes et Sciences enpresako Isabelle Vauglinek eta Eiffel dorrea zuzentzen duen enpresa eragilearen ordezkari Jean-François Martinsek zuzendutako batzorde baten gomendioei jarraituz.[9][10][11][12]

Argitalpenak

  • Leucocytolyse et fragilité leucocytaire.[13] [Leukozitolisia eta leukozitoen hauskortasuna]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.