Mariana Pajón

Mariana Pajón

(2013)
Bizitza
JaiotzaMedellín1991ko urriaren 10a (33 urte)
Herrialdea Kolonbia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 
Pisua53 kilogramo
Altuera158 zentimetro
Jasotako sariak

marianapajon.com
Instagram: marianapajon Olympic.org: mariana-pajon Edit the value on Wikidata

Mariana Pajón Londoño (Medellín, 1991ko urriaren 10a) BMX txirrindulari kolonbiarra da. Bi aldiz izan da Udako Olinpiar Jokoetan txapelduna eta Tokion zilarrezko domina eskuratu zuen[1]. Urrezko bi domina irabazi dituen aurreneko kolonbiarra da.

"Inurri atomikoa" ("La hormiga atómica") ezizenaz ezagutzen da[2].

Biografia

Bost urte zituela irabazi zuen Kolonbiako txapelketa bere mailan eta 9 urte zituela munduko txapelduna izan zen. Guztira 14 aldiz irabazi du Munduko txapelketa, hauetatik hiru gazte mailan eta sei elite mailan[2].

Londresen 2012ko Olinpiar Jokoetan Kolonbiaren bandera eraman zuen. Pajónen lehenengo Joko olinpikoak ziren eta urrezko domina eskuratu zuen. 2016ko Rioko Jokoetanbigarren aldiz lortu zuen urrezko domina. 2018an belaunean lesio larria izan zuen eta kirol ibilbidea etetear egon zen[3] Lesioari buelta eman eta 2019an Liman jokaturiko Pan Amerikar Jokoetan urrea eskuratu zuen. Tokioko Olinpiar Jokoetan hirugarren urrezko domina lortzea zuen helburu baina Beth Shriever britainiarrak aurrea hartu zion eta zilarrarekin konformatu beharra izan zuen[4]. Hala ere pozik zegoela adierazi zuen, lan gogorra egin baitzuen berriz ere forman jartzeko[5].

Palmaresa

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
Erresuma Batua Londres 2012 1. postua, urrezko domina BMX
Brasil Rio 2016 1. postua, urrezko domina BMX
Japonia Tokio 2020 2. lekua, zilarrezko domina BMX
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
Txinako Herri Errepublika Taiyuan 2008 (Gazte mailakoa) 1. postua, urrezko domina BMX Cruiser
Australia Adelaide 2009 (Gazte mailakoa) 1. postua, urrezko domina BMX Cruiser
1. postua, urrezko domina BMX
Hegoafrika Pietermaritzburg 2010 1. postua, urrezko domina BMX Cruiser
Danimarka Kopenhage 2011 1. postua, urrezko domina BMX
3. postua, brontzezko domina BMX lasterketa
Zeelanda Berria Auckland 2013 1. postua, urrezko domina BMX lasterketa
Herbehereak Rotterdam 2014 1. postua, urrezko domina BMX
3. postua, brontzezko domina BMX lasterketa
Belgika Zolder 2015 1. postua, urrezko domina BMX lasterketa
Kolonbia Medellín 2016 1. postua, urrezko domina BMX
3. postua, brontzezko domina BMX lasterketa
Ameriketako Estatu Batuak Rock Hill 2017 3. postua, brontzezko domina BMX
Pan Amerikar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
Mexiko Guadalajara 2011 1. postua, urrezko domina BMX
Peru Lima 2019 1. postua, urrezko domina BMX

Erreferentziak

  1. Txantiloi:Es-US «Mariana Pajón, la leyenda colombiana del ciclismo BMX que volvió al podio olímpico» es-us.deportes.yahoo.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  2. a b (Ingelesez) «Five things to know about Mariana Pajon, BMX's 'Atom Ant'» Tokyo 2020 (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  3. (Gaztelaniaz) Las2orillas. (2021-07-30). «La terrible lesión que casi acaba con la carrera de Mariana Pajón» Las2orillas (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  4. (Gaztelaniaz) de 2021, 30 de Julio. «“Es una plata que vale oro y hasta más”: Mariana Pajón tras ganar su tercera medalla olímpica» infobae (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  5. Colombia, Radio Nacional de. «“Esta es una medalla de plata que vale oro”: Mariana Pajón» www.radionacional.co (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).