Madeleine Stowe, jaiotzez Madeline M. Stowe (Eagle Rock, Los Angeles, Kalifornia, AEB, 1958ko abuztuaren 18a) estatubatuar antzezlea da.
Biografia
Kazetaritza-ikasketak egin zituen, Los Angelesko Unibertsitatean. Zineman hastea erabaki zuen, bere edertasunaren erakargarritasuna baliatuz. Michael Mannen The Last of the Mohicans (1992) filmean Daniel Day-Lewisekin batera jokatu zuen protagonista paperak eman zion batez ere ospea. Beste zenbait lan aipagarri: Revenge (1990); Bad Girls (1994); 12 Monkeys (1996), Impostor (2001), We Were Soldiers (2002).
Filmografia
Erreferentziak
Kanpo loturak