Michael Mann (1943ko otsailaren 5a) Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendaria da, ekoizle eta gidoilari bezala, maiz lan egiten badu ere.
Biografia
Wisconsinen literatura ingelesa eta Londresen zinemagintza ikasketak egin ondoren bere lehen lanak gidoilaritzat egin zituen. 1970eko hamarkadan hasi zen zuzendari lan egiten, film laburretan eta telebista saioetan. Urte batzuen ondoren, film luzeen zuzendaritzat debutatu zuen Thief filmarekin 1981ean, eta geroztik The Last of the Mohicans, Heat eta Ali filme arrakastatsuak egin zituen. Film horietan, Daniel Day-Lewis, Madeleine Stowe, Al Pacino, Robert De Niro edo Will Smith aktore ezagunekin lan egin izan du, besteak beste.
Filmografia
Zuzendari gisa parte hartu duen lanak:
Film laburrak
- Jaunpuri (1971)
- 17 days down the line (1972)
Film luzeak
Telebista
- Police woman - The buttercup killer (1977) (Atal bat)
- The Jericho mile (1979)
- Crime story - Top of the World (1987) (Atal bat)
- L.A takedown (1989)