Revenge (euskaraz Mendeku), 1990eko Tony Scott ingeles zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko thriller film bat da. 1979an Jim Harrison idazleak Esquire aldizkarian argitaratutako eleberri batean oinarritua dago. Kevin Costner, Anthony Quinn, Madeleine Stowe, Miguel Ferrer eta Sally Kirkland aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Michael J. "Jay" Cochran (Kevin Costner) AEBetako Aire Armadan 12 urtetako zerbitzuaren ondoren ohoreekin erretiratu berria den pilotuak Mexikoko Puerto Vallarta udalerrian oporrak pasatzea erabaki du. Bertan, "Tibby" Mendez (Anthony Quinn) lagun zaharraren etxean ostatu hartu du, behinola bizitza salbatu baitzion, eta orain mafiako buruzagia da. Bere egonaldian, Tibbyren emaztea den Miryea Mendez (Madeleine Stowe) emazte eder eta erakargarria ezagutuko du, hura baina zaharragoa den senarraz aspertia eta bere eskontzarekin asebete gabea. Nahiz eta Cochran eta Tibby aspalditik lagunak izan, pilotua eta emakumearen artean erakarpena sortu eta biek ezkutuko erromantzea biziko dute, nahiz eta Tibby jabetuz gero mendeku odoltsu eta bortitz baten arriskupean daudela jakin izan.
Aktoreak
Kanpo estekak