Maddi Barber Gutiérrez (Lakabe, Nafarroa Garaia, 1988ko abuztuaren 23a) nafar zinemagilea da. [1]
Biografia
Lizentziaduna Ikus-entzunezko Komunikazioan, masterra egin zuen Ikusizko Antropologian, Manchesterko Unibertsitatean. 2015ean, Zinergentziak #15 proiektuan parte hartu eta Distantziak film luzea zuzendu zuen modu kolektiboan [2]. 2018an, Yours Truly film laburra egin zuen Christopher Murray eta Charlotte Hoskinsekin batera (Punto de Vista jaialdiaren Sekzio Ofizialean parte hartu zuen).[3]
2018ko Donostiako Zinemaldian 592 metroz goiti dokumentala aurkeztu zuen Zabaltegi-Tabakalera begirada berriak bilatzen dituen sailean. Itoitzen urak hartutako lurraldearen inguruan filmatutako dokumentala. [4][5]
2019an berriz, Urpean lurra filma estreinatu zuen, Donostiako 67. Zinemaldian Zabaltegi-Tabakalera sailean [6] [7]
2024ko azaroan ‘Harria eta Poltsa’ izeneko instalazioa jarri zuen ikusgai Donostiako San Telmo museoan, Museo Bikoitza programarekin ondua, eta, besteak beste, arkeologian eta museologian gertatzen diren lekualdatzeak arakatzen dituen lana.[8]
Lanak
Filmografia
Instalazioak
Sariak
- 2010ean Ermuko Kameratoia ikus-entzunezko rallyaren seigarren edizioan lehenengo saria lortu zuen “Ermmugarra” izeneko lanarekin. [12]
- 2012an BBK-k, Azkue Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako BBKklip lehiaketako saria lortu zuen, 25 urtetik gorako kategorian. Euskara, Euskal Herria edo bertako gizarteagaz lotura duten film laburrak lehiaketan. [13]
- 2018an saritua izan zen Nafarroakoo Artista Gazteen Topaketetan Ikus-entzunezko proiektuen sailean. Epaimahaiak 592 metroz goitin egindako lana saritu nahi izan zuen. [14]
- 2018an Piriniotar behi arrazari buruzko bigarren argazki lehiaketa irabazi zuen Elizondon (Nafarroa) [15]
- 592 metroz goiti filma 2019ko Goya Sarietarako aurretiko hautaketan egon zen [16]
- 2019an Urpean lurra filmari Montaia onenaren eta Kartelik onenari sari eman zioten Valentziako nazioarteko erdimetraien jaialdian, La Cabinaren XII. edizioan [17]
- 2020an Gorria lanagatik epaimahaiaren sari berezia DocumentaMadrid Nazioarteko zine jaialdian.[18]
Erreferentziak
Kanpo estekak