Léon M'ba

Léon M'ba

Gabongo presidente

1964ko otsailaren 19a - 1967ko azaroaren 27a
Jean-Hilaire Aubame (en) Itzuli - Omar Bongo
Minister for Foreign Affairs (en) Itzuli

1964 - 1964
Jean-Marc Ekoh (en) Itzuli - Pierre Auguste Avaro (en) Itzuli
Gabongo presidente

1960ko abuztuaren 17a - 1964ko otsailaren 17a
← baliorik ez - Jean-Hilaire Aubame (en) Itzuli
1. Gabongo lehen ministro

1957ko maiatzaren 21a - 1961eko otsailaren 21a
← baliorik ez - Léon Mébiane
Bizitza
JaiotzaLibreville1902ko otsailaren 9a
Herrialdea Frantzia
 Gabon
HeriotzaParis1967ko azaroaren 28a (65 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Kidetzaloge Akademos (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoaGabonese Democratic Party (en) Itzuli

Gabriel Léon M'ba (Libreville, 1902ko otsailaren 9a - Paris, 1967ko azaroaren 27a) Gabongo politikaria izan zen. Gabon independentearen lehen lehendakaria izan zen.

Bizitza

Jeune Gabon mugimenduaren kide eta Echos Gabonais egunkariko erredaktore izan zen. Gabongo kolonia frantsesaren administrazioak nahaspilaritzat zeukan eta erbestera jo zuen 1933-1946 bitarteko urteetan. Gabonera itzuli orduko politikagintzan hasi zen. 1952an, Nazio Biltzarreko kide hautatu zuten, eta 1956an Librevilleko alkate. 1957. urteko hauteskundeen ondoren, Gabongo Batzorde Eragilearen lehendakariorde izendatu zuten; eta Batzordeko lehendakari eta errepublikaren lehen ministro, geroago.

1960an Gabonek burujabetasun osoa eskuratu zuenean, arazoak izan zituen alderdikide batzuekin, jarrera gero eta kontserbadoreagoa eta Frantziaren aldekoagoa hartu zuela leporatzen baitzioten. 1961ean, Gabongo lehendakari hautatu zuten. 1964an, hauteskundeak baino lehentxeago, alderdi bakarreko erregimena ezarri zuen; erabaki horren kariaz, Gabongo gudarostea matxinatu zen eta kargutik kendu zuten baina, frantsesek lagunduta, berriro eskuratu zuen lehendakaritza. 1967an berriro hautatu zuten lehendakari; handik hilabete gutxira hil zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak