Luz Arcas

Luz Arcas
Bizitza
JaiotzaMálaga, 1983 (40/41 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaRESAD
Jarduerak
Jarduerakdantzaria eta errealizadorea
Jasotako sariak

Maria Luz Arcas Lopez, ezagunagoa Luz Arcas izenez (Malaga, Andaluzia, 1983) malagar dantzaria eta eszena zuzendaria da.[1] 2024ko Dantza Sari Nazionala irabazi zuen sorkuntza kategorian.[2][3][4][5]

Bizitza

Malagan jaio zen 1983. urtean.[2] Koreografian lizentziatu zen María de Ávila Goi Mailako Kontserbatorioan eta Eszena Zuzendaritzan Madrilgo Arte Dramatikoko Goi Mailako Errege Eskolan.[2][2] Indiako dantza klasikoak ikasi zituen.[2] Dantza garaikidean ikasten jarraitu zuen Brusela, Amsterdam, Kroazia zein Berlinen; besteak beste, David Zambrano, Erna Omärsdottir, Bruno Caverna, DD Dorvillier, Laura Aris eta Iñaki Azpillagarekin.[2]

2009an La Phármaco izeneko dantza konpainia sortu zuen.[2] Sortu dituen lan batzuk hauxek dira: ‘Mariana’, Sevillako XXII. Flamenko Biurtekoan aurkeztu zena, ‘Todas las santas’, Cadizko FITen estreinatu zena, eta ‘Trilla’, 2022an Malagako Thyssen Museoan aurkeztu zena.[2]

Europan, Afrikan, Amerikan eta Asian egin ditu irakaskuntza-proiektuak.[2][6] 2022ko urrian Pensé que bailar me salvaría liburua argitaratu zuen.[2]

Sariak eta aintzatespenak

  • 2015ean, Dantza Kritikoaren El Ojo Crítico Saria eta Lorca Sarietan Emakumezko Dantzari Interpreterik Onenaren Saria jaso zituen.[2]
  • 2017an Max sarietan Emakumezko Dantza Interprete Onenaren sarirako finalista izan zen.
  • 2022an Max sarietan Emakumezko Dantza Interprete Onenaren sarirako finalista izan zen, berriz.[2]
  • 2023an Dantza Ikuskizun Onenaren Godot Saria irabazi zuen Mariana lanarengatik.[2]
  • 2023an, Emakumezkoen Dantza Interprete Onenaren finalista izan zen Talia Sarietan.[7] Gainera, Injuve Saria eta Malaga Crea ere jaso zituen.[2]
  • 2024an, Kultura eta Kirol Ministerioak Dantza Sari Nazionala izendatu zuen Sorkuntza modalitatean, 30.000 euroko saria.[2] Edizio horretan bertan, Lorena Nogalek Interpretazio kategoriako saria jaso zuen.[2][8]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak