Luke Greenbank (Crewe (Ingalaterra) (Erresuma Batua), 1997ko irailaren 17a) igeriketan aritzen den kirolari britainiarra da.
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), bi domina lortu zituen:
200 m bizkar estiloan, brontzezkoa lortu zuen 1.54,72ko denbora eginez, Jevgeni Rylov errusiarraren (urrezkoa, 1.53,27ko denborarekin OE) eta Ryan Murphy estatubatuarraren (zilarrezkoa, 1.54,15ekoarekin) atzetik sailkatuz.
4x100 lau-estiloko erreleboan, zilarrezkoa lortu zuen Erresuma Batuak 3.27,51ko denborarekin, AEBko taldearen atzetik (urrezkoa, 3.26,78ko denborarekin ME) eta Italiakoaren aurretik (brontzezkoa 3.29,17koarekin). Erresuma Batuko taldekideak hauek izan ziren: Luke Greenbank, James Guy, Duncan Scott, Adam Peaty eta James Wilby.[1][2]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak