Jevgeni Mikhailovitx Rylov (errusieraz: Евгений Михайлович Рылов, 1996ko irailaren 23a) igerilari errusiar bat da, bizkar estiloko probatan espezializatua.[1] 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan bi urrezko domina eta zilarrezko bat irabazi zituen.
Kirol ibilbidea
2014an Gazteen Olinpiar Jokotan urrezko hiru domina lortu zituen eta 100m eta 50m bizkar estiloko munduko gazte mailako errekorrak lortu zituen[2]. 2015eko Munduko txapelketa absolutuan brontzezko domina eskuratu zuen 200m bizkarrean[3]. Rioko 2016ko Jokoetan hirugarrena izan zen 200 metro bizkar estiloan 1:53.97 denboraz, zilarrezko dominatik ehuneneko bakarrera[4]. Europako errekorra egin zuen gainera[5]. 2017ko Munduko txapelketan urrezko domina kolkoratu zuen, hau ere 200m bizkar estiloan[6].
Olinpiar Jokoak
Rioko 2016ko Jokoetan hirugarrena izan zen 200 metro bizkar estiloan 1:53.97 denboraz, zilarrezko dominatik ehuneneko bakarrera[4]. Europako errekorra egin zuen gainera[5].
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan 100 eta 200 metro bizkarrean txapelduna izan zen, eta, 4x200m estilo librean, bigarrena izan zen ROC taldearekin, Britainia Handiaren atzetik. 200m bizkarreko proban, errekor olinpikoa egin zuen OE.Kontuan izan, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.
Palmaresa
Udako Olinpiar Jokoak
|
Txapelketa
|
Domina
|
Kategoria
|
Marka
|
Rio 2016 |
03 ! |
200m bizkar |
1:53.97
|
Tokio 2020 |
01 ! |
100m bizkar |
51.98
|
01 ! |
200m bizkar OE |
1.53.27
|
02 ! |
4x200m libre erreleboak |
7:01.81
|
Munduko txapelketak
|
Txapelketa
|
Domina
|
Kategoria
|
Marka
|
Kazan 2015 |
03 ! |
200m bizkar |
|
Budapest 2017 |
01 ! |
200m bizkar |
|
03 ! |
4x100m |
|
Europako txapelketak
|
Txapelketa
|
Domina
|
Kategoria
|
Marka
|
Glasgow 2018 |
01 ! |
200m bizkar |
|
01 ! |
4x200m libre erreleboak |
|
02 ! |
100m bizkar |
|
Erreferentziak
Kanpo estekak