Lubna Azabal

Lubna Azabal

(2011)
Bizitza
JaiotzaBrusela1973ko abuztuaren 15a (51 urte)
Herrialdea Belgika
 Maroko
Lehen hizkuntzaAmazigera
Hezkuntza
HeziketaRoyal Conservatory of Brussels (en) Itzuli
Hizkuntzakarabiera
Amazigera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, gidoilaria eta zinema aktorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0044073 Allocine: 27346 Allmovie: p296997 Edit the value on Wikidata

Lubna Azabal (Brusela, 1973ko abuztuaren 15a - ) belgikar aktorea da, Paradise Now eta Incendies filmetan edota The Honourable Woman egindako lanagatik ezaguna dena.

Biografia

Lubna Azabal Bruselan jaio zen, aita marokoarra eta ama espainiarra zituela. Bere kultura bikoitzak zinema frantsesaren zein marokoarraren ateak ireki zizkion.

Bruselako Errege Kontserbatorioan izan ondoren, Belgikako antzokian hasi zuen bere ibilbidea. 1997an, Vincent Lannook Olivier Gourmetekin batera zineman bere lehen papera egiteko kontratatu zuen, J'adore le cinéma film laburrean.

2011n, Jutra Sarietako 13. ekitaldian, emakumezko aktore onenaren Jutra irabazi zuen, Denis Villeneuveren Incendies filmean Nawal Marwan antzezteagatik.[1] Paper horrengatik, 2012ko otsailean, emakumezko aktore onenaren Magritte Saria ere jaso zuen.[2]

Ramdam Festibaleko amabitxia ere izan da, Tournain, bere lehen bost edizioetan (2011-2016).

2017an, François Troukens eta Jean-François Hensgensen Tueurs filmean filmatu zuen, Olivier Gourmetekin batera. Paper honengatik, emakumezko aktore onenaren garaikurra jaso zuen 2019ko otsaileko Magritte Sarietako 9. ekitaldian.[3]

Filmografia

Zinema

Telebista

Erreferentziak

Kanpo estekak


Biografia
Belgika
Artikulu hau Belgikako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.