Incendies 2010eko film kanadarra da, nagusiki frantsesez filmatua, eta Denis Villeneuvek zuzendutakoa. Oinarrian izen bereko antzezlana du, Wajdi Mouawadek idatzia. Ekialde Hurbileko zatiketa etniko, erlijioso eta politikoen kontestuan kokatutako drama familiar bat da. 2011ko Ingelesez ez den film onenarentzako Oscarrerako izendatua egon zen baina ez zuen irabazi.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Nawal ama hil zaie Jeanne eta Simon bikiei, Kanadan. Amaren testamentuari kasu eginez, gutun batzuk entregatu behar dituzte, eta iraganaren bila doaz, Ekialde Hurbileko herrialde arabiar batera. Nazio fiktizioa da hori filmean, baina argi dago Libano dela inspirazioa, bertako gerra, eta fakzio kristau eta musulmanen arteko gatazkak. Nawalen iragan ezezagun horretan sorpresak aurkituko dituzte bikiek[1].
Aktoreak
Erreferentziak
- ↑ (zuzendua). «Incendies» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-25).
Kanpo estekak