Litera (garraioa)

Litera (garraioa)
human-powered vehicle (en) Itzuli eta Anda (garraioa)a

Litera da anda mota pertsonek beste pertsona bat garraiatzekoa.[1] Hagetatik zintzilik edo haietan eutsita egoten den egitura bat da.

Aulki bat baino gehiago denean, etzanda joateko tokia duenean, edo pertsona bat baino gehiago sar daitekeenean, palankina esan ohi zaio.

Erabilpena

Asiako kultura eta ohiturekin lotu arren, historikoki Mendebaldean ere ohikoak izan dira. Europa erdialdean, bereziki, 17. mendean modan jarri ziren: Portechaises izenekoak Parisen 1617tik aurrera erabili ziren, eta Berlinen 1688tik aurrera: berlina izena, hain zuzen, hala nola sedan terminoa ere, 20. mendean automobilei aplikatuak; eskuzko garraio-tresna horietatik datoz. Munichen, 1688an, Turkiako litera-eramaileem gremioa ​​sortu zen, zeinak otomandarrekin izandako gerretan preso gisa hartuak ziren jatorriz. 1699an Karlowitzeko Bakearen baitan presoen trukea eztabaidatu zenean Otomandarrekin, Bavariako agintarien kezka izan zen horrek ez ote zituen literak garraiatzailerik gabe utziko. Berlinen 1688an araudi bat ere ezarri zen, lehen ibilgailu edo trafiko araudi ezaguna.[2]

Aita santuek bat berezia zuten, sedia gestatoria izenekoa, tronu bat andetan eramatekoa.

Iruditegia


Erreferentziak

  1. «OEH - Bilaketa - Litera» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-14).
  2. Hüttl, Ludwig. (1976). Max Emanuel: d. Blaue Kurfürst, 1679-1726: e. polit. Biographie. Süddeutscher Verlag ISBN 978-3-7991-5863-3. (Noiz kontsultatua: 2024-11-15).

Kanpo estekak