Bere izena irlandar jatorrizko izendapenaren ingelerako itzulpenaren eratorria da, bere itzulpen literala "Haitzarteko Familiaren Aldapa" (The Slope of the Cannon Family, ingeleraz) izango litzatekelarik.
Historia
Gaur egungo Letterkenny hiria merkatalgune gisa hasi zen XVII mendeko Ulsterraren kolonizazioaren barnean, baina posible da urreko herrixka gaeliar baten gainean eraikia izatea. Swilly ibaia gurutza daitekeen lehenengo tokian sortu zuten, Swilly aintziraren hegoaldeko muturrean.
Kolonizazioan Patrick Crawford eskoziarrari eman zitzaizkion lurrak baina azkar hil eta honen alargunarekin ezkondu zen Sir George Marbury izan zen herria abiarazi zuena. 1625ean gaztelu bat eraiki zen baina gaur egun ez da aztarnarik gelditzen.
Letterkennyk ez zituen "herri eskubideak" lortu Irlandaren Banaketa 1920an gertatu arte. Ordurako Donegalgo herririk handiena izanik, banaketa honen ondorioz Derryn zeuden hainbat banketxek Letterkennyn ireki zituzten sukurtsalak, honek garapen ekonomikoa handitu zuelarik.