Cloghan (irlanderaz An Clochán) Irlandako Donegalgo konderrian dagoen baserri giroko udalerri bat da. R252 errepidean eta Donegalgo landa eremuaren erdi-erdian dago, Ballybofey eta Stranorlar udalerrietatik 13 kilometro ipar-mendebaldera.
Udalerri honetako lursailetan hogeiren bat antzira daude, baita Finn eta Reelan ibaiak ere. Izokin eta amurrainei dagokionez, Irlanda osoko arrantza eremu oparoenetako bat da.