Swords Fingal konderriaren erdigunean kokaturik dago, Ward eta Broadmeadow ibaien artean, eta Broadmeadow estuariaren barrenean. Gerriko berde batek inguratzen du hiria.
Historia
Kondairak dioenez Kolunba Ionakoak putzu bati muxu eman zion eta Sord izeneko herria sortu zuen 560 urtean. Edozelan ere, irlanderazko An Sord izenak "ur putzua" esan nahi du eta badirudi vikingoen garaitik putzu garrantzitsu bat izango zela bertan.
Klima
Datu klimatikoak (Swords (Dublingo aireportua), 1981–2010)
Swords gaztelua: 1200 inguruan eraiki zen Dublingo artzapezpikua zen John Comynen erresidentzia izan zedin. Ez du inoiz helburu militarrik eduki gazteluak.
Kolunbaren eliza: kanpaidorre eta dorre borobilarekin 1300 inguruan eraiki zen.