IrlanderazkoCluain Dolcáin izenak "Dolcanen zelaia" esan nahi du.
Historia
Neolito garaitik populatua egon den eremuan dago Clondalkin.
Monasterio bat eraiki zuen San Kronanek Camac ibaiaren ertzean duela 1.400 urte. Gaur egun oraindik zutik dirauen dorre irlandar famatua ere k.o. 700 urte ingurukoa da eta monasterioaren parte zen hasieran. VIII mendean Saint Fugillus izendatu zuten Clondalkingo apezpiku eta orduko eskuizkribuak oraindik kontserbatzen dira, Alemaniako Karlsruheko museoan badaude ere.
832an Danimarkatik etorritako vikingoek monasterioa harpilatu eta su eman zioten. Ondoren Amlaíb Conung buruzagiak gotorlekua eraiki zuen baina Cennétig mac Gaíthéneren vikingoek hau ere suntsitu zuten. Edonola ere daniarrek inguruan nagusi jarraitu zuten 1014ko Clontarfeko guduanBrian Boru irlandarrak garaitu eta bidali zituen arte. 1171ean Normandiarrak nagusitu zitzaizkion ordea.
XIX mendean industrializazioa iritsi zen eta papergintza lantegi bat eraiki zen. Lehen Mundu Gerran ordea lantegia armagintzarako erabili zen. Gaur egun Dublingo hiri satelite bihurtu da.
Ondasun nabarmenak
Dorre irlandarra: Irlanda guztian ongien kontserbaturikoen artean dago. Dorre zirkular honek 25'6 metrotako altuera du.