Antzezteaz gain, musikan ere aritu da. 2009an, bere bakarkako singleak kaleratu zituen, "Somebody to Love" lehenengo, eta "Your Love 's a Drug" 2010ean. 2014an, bere lehen albuma, Heartstrings, modu independentean kaleratu zen. Meesterrek hainbat soinu-bandetarako abestiak grabatu ditu. Modelo gisa ere lan egin du, hainbat marken aurpegia izan da; hala nola, Jimmy Choo, Herbal Essences eta Vera Wang.
Bizitza
Pertsonala
Erditzeko unean ama espetxean zegoenez, amonak zaindu zuen Leighton. Hala ere, gurasoek heziketa normala eskaini ziotela adierazi du eta, delituzko iragana izan arren, pertsona onak direla. Hortaz, haien esperientziek Leightonen pentsamoldean izan dute eragina, irekiagoa eta aurreiritzi gabea bilakatuz. «Ulertu nuen ezin dela inor epaitu iraganean egin dutenagatik, jendea aldatu egiten delako» azaldu zuen.
Meester Marco Islanden, Floridan, hazi zen. Bertan antzezle aritu zen tokiko produkzioetan. 11 urte zituenean, amarekin New York-era joan zen bizitzera. Gaur egun West Villagen, New Yorken, bizi da.
Profesionala
Antzezle lanarekiko interesa piztu zitzaion Ozeko Aztiaren produkzio lokal batean parte hartu ostean.
2006an, Drive-Thru pelikularen protagonista izan zen eta honen soinu-bandaren abesti bat grabatu zuen. Urte bereko udaberrian Remember the Dazen antzeztu zuen.
2007tik 2012ra The CW Networkeko[5]Gossip Girl telesailean protagonista izan zen, Blair Waldorfi bizitza emanez. Telesaila Manhattango Bigarren Hezkuntzako ikasle pribilegiatuen bizitzei buruzko eleberrietan oinarritzen da. Meesterrek elkarrizketetan adierazi du Blair-ekin identifikatzen dela "era batean edo bestean" eta haren antzezpenak kritika onak jaso dituela.
CSI: Miamiko protagonista ere izan da, eta rol errepikaria du Shark draman. Antzezle lana egiteaz gain, Meesterrek musika eta idazketa sortzailerako gaitasunak garatzen ditu.
2009ko apirilean, Meesterrek Universal Republic-ekin[6] grabatzeko kontratu bat sinatu zuen. Lehenengo abestia urte horretako uztailean argitaratu zen; albuma, berriz, udazkenean.
Meesterrek hainbat karitate-kanpainatan parte hartu du. 2008an, "bizitzak ezin du itxaron" kanpainaren bozeramailea izan zen, emakumeak bultzatzen zituena haien ametsak jarraitzera.[7]2009an, etxeko indarkeriari buruzko kontzientzia sortzeko, Safe Horizonekin egin zuen lan. 2015ean, jantziak eta osagarriak ongitzazko enkante batean jarri zituen eBayn, eta irabaziak Kenyan haurrentzako eskolak eta etxeak eraikitzeko bideratu zituen. [8]
2019ko maiatzean, Meesterrek Feeding America eta Los Angeles Food Bank-ekin lan egin zuen familia behartsuei laguntzeko. Mesterrek hau idatzi zuenInstagrameko argitalpen batean: "Elkarrekin, oinarrizko elikagai garrantzitsuak (frutak, arroza eta zerealak) jasotzeko lerrokatu ziren familientzako otarreak betetzen laguntzen dugu".[12]