OZeko aztia (ingelesez: The Wonderful Wizard of Oz) L. Frank Baum estatubatuar idazlearen haurrentzako eleberria da. 1900. urtean Chicagon argitaratu zuten eta harrezkero hainbat moldaketa izan ditu, ezagunena 1939ko filma izanik. Hain arrakastatsua izan zen ezen egileak serie horretako beste 13 lan idatzi baitzituen. 2015ean Juan Kruz Igerabidek eta 2018an Uxoa Iñurrietak euskaratu zuten.[1]
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Dorothy eta Ttotto txakurra haize-zirimola batek eraman ditu, eta Oz-eko lurretara heldu dira. Herrialde bitxi hartan, sorginek maitagarrien antza dute, zuhaitzek hitz egiten dakite, eta desiorik zoroenak ere egi bihurtzen dira. Beti ere, Ozko Azti Handiaren aurrean eskatuz gero...[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak