Lee Chih-Kai[1] (Yilan, Taiwan, 1996ko apirilaren 3a) gimnastikan aritzen den kirolari taiwandarra da.[2]
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina eskuratu zuen Zaldi-arkuduna gizonezkoen kategorian, Taipei txinatarra ordezkatuz. Tokion, Max Whitlock britainiarraren (urrezko domina) atzetik, eta Kazuma Kaya japoniarraren (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen. Kontuan izan, Txinak jarritako baldintzak direla eta, 1979an NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) Nagoia-n (Japonia) hartutako erabakiak Taiwanek Olinpiar jokoetan (bere izenean eta bere banderapean) esku hartzea galarazten duela; beraz, Taipei txinatarraren izenean aritzen da. [3]
Nazioarteko emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak