Gizonezkoen gimnastika artistikoko talde txapelketa 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan 2021eko uztailaren 26an egin zen, Ariake Gimnastika Zentroan[1].
Sailkapen fasearen ostean, Japonia, Txina eta ROC hiru hamarrekorekin aldearekin zeuden, baina azkkenean ROCek irabazi zuen, Japoniari hamarreko bat hartuta. 1996ko Udako Olinpiar Jokoetatik Errusiak lortutako lehen domina izan zen diziplina honetan. Txinak brontzea eskuratu zuen berriro ere, 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan bezala.
Hurrengo egunean emakumezkoen talde artistikoaren garaipenarekin, Errusia izan zen titulu bera gizonezkoetan eta emakumezkoetan urte berean irabazi zuen lehen herrialdea Txinak berdina egin zuenetik 2008ko Udako Olinpiar Jokoetan.
Sailkapen fasean emaitzarik onena izan zuten zortzi taldeek aurrera egin zuten finalera. Amaieran, bakoitzak hiru gimnasta aukeratu behar zituen aparatu bakoitzean lehiatzeko. Emaitzaren baturaren arabera erabakiko zen amaierako nota.