Ondasunak, bere garaian Laterandarren familia patriziarrarenak izan ziren (Plautti Laterani), antzinako Erromatar Inperioaren garaian, tokiari izena eman diotenak, non lehen euren jauregia zegoen. Laterandarrek, euren ondasunak galdu zituzten Neron enperadorearen aginduz, eta handik mende batzutara, Konstantino I.a Handiak Eliza Katoliko Erromatarrari eman zizkion.
San Joan Laterangoaren Artxibasilika eraiki zen tokia, ustezko Konstantinoren Dohaintzagatik aukeratua izan zen. Erromako Katedrala eta munduko eliza guztien Eliza-Ama (latinezomnium Urbis et Orbis ecclesiarum mater et caput, literalki "hiriko eta mundu osoko elizen ama eta burua". Hala, Aita Santuaren katedrala da, Erromako Gotzain bezala.
Kontzilioak
Eliza katolikoaren historian zehar, bertan, bost kontzilio ekumeniko eta zenbait tokiko kontzilio egin ziren: