Lankidetzazko ikaskuntza

Ikasleak konpetentzia gehiago landuko dituzte talde elkarreragileetan lan eginez gero bakarka baino. (Kopuru optimoa lau pertsonetako taldea omen da).
Ikasketa kooperatiboan taldeka lan egiten da. Taldeetanan heterogeneotasuna egotea aholkatu ohi da.

Ikaskuntza kooperatiboa, lankidetzazko ikaskuntza, ikasketa kooperatiboa edo irakaskuntza kooperatiboa[1] deitzen zaio mundu akademikoan taldeka ikasteko hainbat proposamen didaktikori. Ikasleek ikasketa prozesua bakarka egin dezakete edo taldeka. Ikasleak taldeka ondo antolatuz gero hainbat abantaila lor daitezke baldin eta ikasleek elkarri laguntzen badiote. Irakasleek taldeei erronka edo proiektuak proposatu eta taldeak eratu egin behar dituzte. Ikasleek haien artean koordinatu eta norberak taldeari bere ekarpenak eginez erronkari eutsi edo proiektua aurrera ateratzeko bidean jarriko dute.

Lankidetzazko ikaskuntza, ikaskuntza kooperatiboa eta ikaskuntza kolaboratiboa begirada ezberdinetatik ulertu izan dira eta maila teorikoan desberdintzeko ahaleginak egon dira eta haien arteko aldeak eta ñabardurak azpimarratu dituzte teoriko batzuek. Artikulu honetan orokorrean erabiliko dugu lankidetzazko ikaskuntza, nahiz eta agian ikaskuntza kooperatibo edo kolaboratiboa terminoak erabiliagoak eta zabalduagoak egon. Pedagogia garaikideko autore gehienentzat oso garrantzitsua da lankidetzarako aukerak sustatzea. Adibidez, modu autonomoan, ikasleak bere ikaskideekin, lankidetzan aritzeko jarduerak sortuz, kolaborazioa bultzatzen duten baliabideak erabiliz (wikiak, horma kolaboratiboak…). Egile horien ustez, garrantzitsua da modu kontzientean ikasleei aukera ematea besteengandik ikasteko eta beraz, ezagutza talde lanean eraikitzeko (elkarri feedbacka emanez). Gainera, gaitasun edo konpetentzia batzuk nekez garatuko dira talde lanean ikasten ez bada.

Ikasleak horrela antolatuta oinarrizko hainbat konpetentzia garatuko dituzte. Teoriko askoren ustetan lanean bakarka baino konpetentzia gehiago landuko dira talde elkarreragileetan lan eginez gero.

Zer landu

Lankideta ikaskuntza edozein kontzeptu-eduki lantzeko erabil daiteke, baina teknika hauekin prozedura-edukiak bereziki lantzen dira.

Edozein kontzeptu-eduki landu daiteke teknika kooperatiboak erabiliz, baina teknika hauetan prozedura-edukiak bereziki lantzeko sortu ziren. Edozein alor edo irakasgaitan erabil daitezkeen teknikak daude, baita lehen hurbilketan bakarka lantzeko kontuak lantzeko ere, irakurketa lantzeko[2], esate baterako.

Konpetentzia guztien garapenean laguntzeko proposamenak egon badaude[3].

Zergatik ikaskuntza taldean, lankidetza giroan

Ikasleak konpetentzia gehiago landuko dituzte talde elkarreragileetan lan eginez gero bakarka baino. (Kopuru optimoa lau pertsonetako taldea omen da).

Lankidetzazko ikaskuntzaren oinarria da taldean ikasleek ezagutza elkar-trukatzea eta elkarrekin eraikitzea helburu zehatz batekin edo batzuekin. Ikasle taldeek erronka bati aurre egin beharko diote, problema bati aurre egin beharko. Ezagutza eraikitzeko, ordea, beharrezkoa izango da ikasleek erantzunak zalantzan jartzea, irakaslearenak barne, eta parte hartze aktiboaren bidez lanketara heltzea. Ikasle taldeak aplikatu beharreko gaitasunen artean daude ideia propioak argudiatzea, entzute aktiboa, gatazken kudeaketa eta negoziazioa.

Taldeka ikasiz gero, konpetentzia gehiago eta hobeto garatzen dira.

Gaur egungo pedagogo askoren ustez, ikasleek, teknika hauekin, konpetentzia gehiago eta hobeto garatzen dituzte.

  • Luzaroago gogoratzen dute ikasitakoa.
  • Goi mailako arrazoitzea eta pentsamendu kritikoa garatzen dute.
  • Beren buruak eta besteek onartuago sentitzen dira.
  • Taldean bakarrik garatzen diren konpetentzia batzuk garatzen dituzte.
  • Beren emozioak ikaste prozesuan lantzen dituzte, eta horrek ikasten asko laguntzen du.
  • Etorkizunean taldean lan egiteko entrenamendua hezkuntza sisteman jasoz gero, hobe.

Lankidetzazko ikaskuntzaren bidez ikaslea ikaste-komunitate baten partaide sentitu behar du, bere ekarpenak kontuan hartzen direla sentitu behar du. Taldekidea dela sentitu behar du. Horrela bada, ikasleak ikaskuntza propioaren eta taldekideen ikaskuntzaren ardura hartzen du. Lankidetza giroan, ikaslearen auto-konfiantza eta autoestimua areagotzen dira, entzute aktiboa gertatzen da eta ikasleek besteen ekarpenak onartzen ikasten dute. Ikaskuntza eredu honek modu kritiko eta gogoetatsu batean pentsatzera daramatza ikasleak, euren ikaskuntza prozesuaren protagonismoa hartzera daramatza.

Ondorioz, pentsatzeko modu askotarikoak onartzen dituzte, besteenak ulertu eta bakoitzarenak argudiatzeko gaitasuna garatzen dute, sormena erabiltzen dute irtenbideak bilatzeko, nork bere ikuspuntuen berrikuspena egiten du eta galdera kritikoak formulatzen dituzte. Ezagutza, ulermena eta gaitasunak ere modu egokian komunikatzen dituzte, nork bere ideiak eta kontzeptuak besteei azalduz, frogak eginez eta asertiboa baina malgua izanez besteekin batera ezagutza sortzeko.

Konpetentzien garapenean, lankidetzazko ikaskuntzaren ekarpenak

Lankidetza ikaskuntza prozesuetan, guztien parte hartzea bilatu behar da, interdependentzia positiboa, bakoitzak bere ardurak hartu beharko taldearen helburuak lortzeko.

Ikasketa kooperatiboari esker, honako hau lortzen da[4]:

  • Ikasle guztien parte hartzea. Taldeak, erronka baten aurrean, kohesioa bilatuko du eta dinamika positibo batzuk sortu beharko dira erronkari aurre egiteko.
  • Interdependentzia positiboa. Taldean sortuko diren dinamiketan, ikusiko da batzuek ekarpen mota batzuk egiten hobeak direla besteak baino, eta beste horiek, ziur aski, bere ekarpenekin aurrekoen ekarpenen mailako ekarpenak egiten saiatuko dira.
  • Elkarreragina. Taldean lan eginez gero, gizarte harremanetan ezinbestekoak diren gaitasun batzuk garatuko dira.

Lankidetzazko ikaskuntza eta horrek dakarren onurak sortzeko beharrezkoa da, talde barruan, eta ikaskuntza prozesuak irauten duen bitartean, hainbat baldintza betetzea.

  • Partaideen arteko interdependentzia positiboa.
  • Interakzio pertsonal aberatsak.
  • Partaide bakoitzaren ardura indibiduala.
  • Elkarkidetzan bakarrik garatu daitezkeen konpetentzian sozialen lanketa.
  • Ikasle taldearen auto-gogoeta.

Taldeak

Ikasketa kooperatiboan talde elkarreragile heterogeneoak antolatzeko kontsigna egoten da. Irudiko taldeetan aniztasuna bilatu eta lortu omen da, baina taldeak handiegiak dira eta talde kopuru bakoitiak saihestu beharko lituzkete irakasleek.
Lau pertsonez osatutako talde heterogeneoak.

Teoriko gehienek talde heterogeneoak[5] sortzea hobesten dute. Partaide guztiak oso antzekoak izanik taldean antzekoak diren elementuen batuketa sortuko da. Partaideen artean dibertsitatea[6] egonez gero, taldean aukera gehiago sortuko dira.

Taldeetan berdinkideen, "paraleloen", arteko tutoretzarako aukera gehiago sortzen omen dira taldeetan aniztasuna egonez gero. Taldekatze irizpideei dagokienez, gaitasun maila askotarikoak konbinatzeaz gain, irakasleek bermatu beharko lukete taldeek gutxieneko kohesioa izatea .

Taldearen tamaina

Ikerketa batzuen arabera, laukoteak dira ikasteko talde elkarreragilerik emankorrenak.

Tamainari dagokionez, kopuru ideala 4 ikaslez osatutako taldea omen da. Kontua aztertu duten batzuen ustetan[7], zenbaki bikoitia izateak saihesten du partaide bat kanpoan uztea, eta erabakiak errazegi, bozketa baten bidez hartzea. Taldeak eraginkorrak izan daitezen, baina, betiere ingurune ireki eta konfiantzazkoak eratu behar dira.








Bikotea izan daiteke talderik txikiena. Badaude hainbat proposamen ikasketa kooperatiboa bikoteka egiteko[8].

Aipuak

« Hezkuntza-praktika prestakuntza-eredu kolaboratibo batean oinarritu behar da, dinamika globalizatuak eta kooperatiboak1 bultzatzeko, ikastetxearen hezkuntza-proiektuaren barruan. Ikaskuntza-prozesuak hobetuko dituzten ingurune presentzial eta digital berrietarantz joko da. Era berean, ikaslea bere ikaskuntzaren motorra izango den kultura bat sustatu behar da. »

—EAEko 77/2023 Dekretua, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehazten duena.[9]
1('kooperatibo' hitza 112 aldiz aipatzen da Dekretuan).


Erreferentziak

  1. «Unibertsitateaz besteko irakaskuntza-kooperatibentzako diru-laguntzak (2018).» www.euskadi.eus 2018-09-06 (Noiz kontsultatua: 2018-12-20).
  2. Irene González Mendizabal. «Ikasketa kooperatiboa: irakurtzeko estrategiak lantzeko baliabide - Irakurtzeko gaitasuna garatzeko bideak» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  3. (Gaztelaniaz) «Tutoría entre iguales» www.educaixa.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-02).
  4. (Gaztelaniaz) orientacionandujar. (2014-07-13). «Cooperar para Aprender / Aprender a Cooperar (I)» Orientación Andújar - Recursos Educativos (Noiz kontsultatua: 2024-10-27).
  5. «IKASKUNTZA_KOOPERATIBOA (1)» Vic-eko unibertsitatea. Psikopedagogia laborategia. P. Pujolàs eta J.R. Lago (koordinatzaileak) PAK: IK/KI programa «Ikasteko kooperatu / Kooperatzen ikasi» taldean ikasten irakasteko (Noiz kontsultatua: 2018-12-18).
  6. Irene González Mendizabal. (2011-10-28). Ikasketa kooperatiboa: Ikasten Ikasteko tresna lagungarria (BH). (Noiz kontsultatua: 2018-12-18).
  7. (Ingelesez) Joritz-Nakagawa, Jane. «Spencer Kagan's Cooperative Learning Structures - an article by Jane Joritz-Nakagawa» hosted.jalt.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-12).
  8. (Katalanez) «Notícies Grup de Recerca sobre Aprenentatge entre Iguals (GRAI)» aprenentatgeentreiguals.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-02).
  9. «77/2023 DEKRETUA, maiatzaren 30ekoa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa.» www.legegunea.euskadi.eus 2023-06-10 (Noiz kontsultatua: 2024-10-24).

Bibliografia

  • (Gaztelaniaz) GRUP DE TREBALL EDUCACIÓ INCLUSIVA. Cooperar para aprender/Aprender a cooperar (Programaren webgunea. Barcelona: CIFE (Centre D’Innovació i Formació Educativa) Universitat de Vic. (Ikusi "Componentes" atala; hortxe taldearen argitalpen guztiak ikus daitezke).
  • (Gaztelaniaz) PUJOLÁS MASET, PERE. El aprendizaje cooperativo. Colección: 9 ideas clave. Barcelona: GRAO, 2008.
  • (Gaztelaniaz) DE LA CERDA TOLEDO, M. Carmen. Por una pedagogía de ayuda entre iguales. Reflexiones y prácticas. Barcelona: GRAO, 2013.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Read other articles:

UKo NiNama asalကိုနီ (Burma)Lahir(1953-02-11)11 Februari 1953Katha, Divisi Sagaing, Burma[1][2]Meninggal29 Januari 2017(2017-01-29) (umur 63)YangonSebab meninggalDibunuhKebangsaanMyanmarPendidikanB.A. (1975), LL.B. (1976)[1][2]AlmamaterUniversitas Seni dan Ilmu Pengetahuan Rangoon[1][2]PekerjaanPengacaraTahun aktif1976–2017[2]Dikenal atasPenulis, penasihat hukum Liga Nasional untuk DemokrasiSuami/istriTin...

 

 

Часть серии статей о Холокосте Идеология и политика Расовая гигиена · Расовый антисемитизм · Нацистская расовая политика · Нюрнбергские расовые законы Шоа Лагеря смерти Белжец · Дахау · Майданек · Малый Тростенец · Маутхаузен ·&...

 

 

Daging marmer Daging marmer adalah daging, khususnya daging merah, yang mengandung lemak intraotot dalam jumlah tertentu sehingga menghasilkan pola mirip marmer. Faktor pemarmeran Pemarmeran daging pada potongan daging wagyu berkualitas tinggi Pembiakan selektif Pemarmeran dapat dipegaruhi oleh pembiakan selektif. Ras sapi seperti Angus, Murray Grey, Shorthorn, dan Wagyū, serta British White dan sapi perah, seperti Jersey, Holstein-Friesian, dan Braunvieh memiliki skor pemarmeran yang rata-r...

Elements of some cosmological models Not to be confused with Celestial sphere. Heavenly spheres redirects here. For the album by the Studio de musique ancienne de Montréal, see Heavenly Spheres. Geocentric celestial spheres; Peter Apian's Cosmographia (Antwerp, 1539) The celestial spheres, or celestial orbs, were the fundamental entities of the cosmological models developed by Plato, Eudoxus, Aristotle, Ptolemy, Copernicus, and others. In these celestial models, the apparent motions of the f...

 

 

City in Vĩnh Phúc, VietnamPhúc Yên Thành phố Phúc YênCity (Class-3)Phúc Yên CityHồ Đại Lải SealInteractive map outlining Phúc YênPhúc YênLocation of Phúc Yên in VietnamCoordinates: 21°14′N 105°42′E / 21.233°N 105.700°E / 21.233; 105.700Country VietnamProvinceVĩnh PhúcCapitalPhúc YênArea • Total120 km2 (50 sq mi)Population (2003) • Total83,352 • Density1,295/km2 (3,350/sq...

 

 

Not to be confused with 1940 United States Senate special election in Vermont. 1940 United States Senate election in Vermont ← 1934 November 5, 1940 (1940-11-05) 1946 →   Nominee Warren Austin Ona Searles Party Republican Democratic Popular vote 93,283 47,101 Percentage 66.45% 33.55% U.S. senator before election Warren Austin Republican Elected U.S. Senator Warren Austin Republican Elections in Vermont Federal government Presidential elections 1...

Eastern Creek International RacewayLokasiEastern Creek, New South WalesZona waktuGMT+10Koordinat33°48′15″S 150°52′14″E / 33.80417°S 150.87056°E / -33.80417; 150.87056Koordinat: 33°48′15″S 150°52′14″E / 33.80417°S 150.87056°E / -33.80417; 150.87056PengelolaAustralian Racing Drivers ClubDibuka10 November 1990Acara besarV8 SupercarsA1 Grand PrixGrand Prix motor balap AustraliaMuscle Car MastersSirkuit Grand PrixPanjang3.930 ...

 

 

Sant'Angelo in Pontanocomune Sant'Angelo in Pontano – Veduta LocalizzazioneStato Italia Regione Marche Provincia Macerata AmministrazioneSindacoVanda Broglia (lista civica) dal 27-5-2019 TerritorioCoordinate43°05′57.41″N 13°23′43.15″E / 43.099281°N 13.395319°E43.099281; 13.395319 (Sant'Angelo in Pontano)Coordinate: 43°05′57.41″N 13°23′43.15″E / 43.099281°N 13.395319°E43.099281; 13.395319 (Sant'Angelo in P...

 

 

Daftar ini berisi anggota-anggota Dewan Perwakilan Rakyat Republik Indonesia Serikat (DPR-RIS). DPR-RIS memiliki 151 anggota yang mewakili negara/entitas masing-masing. Negara terbesar di RIS, yakni Republik Indonesia, diwakili oleh 50 anggota, sedangkan entitas seperti Bangka, Belitung, Riau, Dayak Besar, Kalimantan Tenggara, dan Kalimantan Timur, hanya diwakili oleh dua anggota. Berbeda dengan anggota Senat RIS yang mewakili negara/entitas saja, kota Sabang dan Kotawaringin juga memiliki sa...

Державний комітет телебачення і радіомовлення України (Держкомтелерадіо) Приміщення комітетуЗагальна інформаціяКраїна  УкраїнаДата створення 2003Керівне відомство Кабінет Міністрів УкраїниРічний бюджет 1 964 898 500 ₴[1]Голова Олег НаливайкоПідвідомчі ор...

 

 

  Castilla y Leónمنطقة قشتالة وليـون (بالإسبانية: Castilla y León)‏    قشتالة وليونالعلم قشتالة وليونالشعار الموقع الجغرافي تاريخ التأسيس 1983  تقسيم إداري البلد  إسبانيا[1][2] عاصمة المنطقة بلد الوليد المسؤولون رئيس المنطقة خوان فيثينتي هيريرا عدد المقاطعات 9 عدد ال�...

 

 

Country in East Asia This article is about the modern sovereign state. For other uses, see Mongolia (disambiguation). Not to be confused with Magnolia. Mongoliaᠮᠤᠩᠭᠤᠯ ᠤᠯᠤᠰ (Mongolian)Монгол Улс (Mongolian) Flag Emblem Anthem: Монгол улсын төрийн дуулалMongol ulsyn töriin duulalNational Anthem of MongoliaState seal:Capitaland largest cityUlaanbaatar[a]48°N 106°E / 48°N 106°E / 48; 106Official...

В Википедии есть статьи о других людях с фамилией Прайс. Том Прайс Гражданство Великобритания Дата рождения 11 июня 1949(1949-06-11) Место рождения Ритин, Денбишир, Уэльс, Великобритания Дата смерти 5 марта 1977(1977-03-05) (27 лет) Место смерти Кьялами, ЮАР Выступления в чемпионате мира Ф�...

 

 

American judge Henry Alexander MelvinAssociate Justice of the California Supreme CourtIn officeSeptember 28, 1908 – December 1920Appointed byDirect electionPreceded byThomas B. McFarlandSucceeded byWilliam A. Sloane Personal detailsBorn(1865-09-28)September 28, 1865Springfield, Illinois, U.S.DiedApril 24, 1920(1920-04-24) (aged 54)Sacramento, California, U.S.Spouse Sarah Louise Morse ​(m. 1893)​Alma materUniversity of California, Berkeley (B.Phil.)...

 

 

Dinijar BiljaletdinovNazionalità Russia Altezza186 cm Peso75 kg Calcio RuoloCentrocampista Termine carriera5 febbraio 2019 CarrieraSquadre di club1 2004-2009 Lokomotiv Mosca150 (31)2009-2012 Everton59 (8)2012-2014 Spartak Mosca24 (4)2014→  Anži11 (2)2014-2015→  Torpedo Mosca17 (2)2015-2017 Rubin14 (2)2017-2018 Trakai34 (12) Nazionale 2005-2012 Russia46 (6) Palmarès  Europei di calcio BronzoAustria-Svizzera 2008 1 I due numeri indicano le pre...

Educational philosophy, movement, and method Herbartianism (Her-bart-ti-an-ism) is an educational philosophy, movement, and method loosely based on the educational and pedagogical thought of German educator Johann Friedrich Herbart, and influential on American school pedagogy of the late 19th century as the field worked towards a science of education. Herbart advocated for instruction that introduced new ideas in discrete steps. About a quarter-century after his death, Herbart's ideas were ex...

 

 

اضغط هنا للاطلاع على كيفية قراءة التصنيف عريضة الأجنحةالعصر: السيلوري، 432–418.1 مليون سنة قك ك أ س د ف بر ث ج ط ب ن  عينة أحفورية من عريضة الأجنحة    المرتبة التصنيفية جنس  التصنيف العلمي  فوق النطاق  حيويات مملكة عليا  أبواكيات مملكة  بعديات حقيقية عويلم...

 

 

Sporting event delegationSyria at the2014 Summer Youth OlympicsIOC codeSYRNOCSyrian Olympic Committeein NanjingCompetitors9 in 4 sportsMedals Gold 0 Silver 0 Bronze 0 Total 0 Summer Youth Olympics appearances201020142018 Syria competed at the 2014 Summer Youth Olympics, in Nanjing, China from 16 August to 28 August 2014. Athletics Main article: Athletics at the 2014 Summer Youth Olympics Syria qualified two athletes.[1] Qualification legend: Q=Final A (medal); qB=Final B (non-medal); ...

AwardVautrin Lud PrizeMichael Batty being awarded the 2013 Vautrin Lud PrizeAwarded forAwarded for outstanding achievements in the field of geographyPresented by An independent, five person jury First awarded 1991; 33 years ago (1991) No. of laureates33 Prizes to 35 Laureates as of 2024[update]Vautrin Lud The Prix International de Géographie Vautrin Lud, known in English as the Vautrin Lud Prize, is the highest award in the field of geography.[1] Established...

 

 

Structure built to span physical obstacles This article is about the structure. For the card game, see Contract bridge. For other uses, see Bridge (disambiguation) and Bridges (disambiguation). This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Bridge – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (July 2022) (L...