Konstantin Petrovitx Pobedonostsev (Mosku, 1827koekainaren 2agreg./maiatzaren 21ajul. - San Petersburgo, 1907komartxoaren 23agreg./martxoaren 10ajul.) politikari errusiarra izan zen. Moskuko Unibertsitateko Zuzenbide Zibileko irakasle izan ondoren, San Petersburgora dei egin zioten errege izango zenaren irakasle izan zedin (1865). Sinodo santuko prokuradore nagusi izan zen 1880. urtetik aurrera, eta eragin handia izan zuen Errusiako politikan bere ikaslea, Alexandro III.a, enperadore bihurtu zenean (1881). Absolutismoa, atzerriko ekarpen guztien aurkako borroka, gutxiengoen errusiartzea, ez-ortodoxoen (katolikoak, luteranoak) esetsaldiak eta juduen aurkako erasoak izan ziren Pobedonostseven politikaren ezaugarri nagusiak. Japoniaren kontrako gerraz geroztik eragin gutxiago izan zuen Errusiako politikan. Moskovskyy sbornik (1896, Moskuko bilduma) saiakera-liburuan ezagutarazi zuen bere pentsamendua.