2012an linea osoko errotuluak zaharberritu zituztenean geltokia berrizendatu zuten, Irún-Colón izenetik gaur egun duen Irun Colon izenera, azentu-marka guztiak ezabatuz. Hala, izendapena ez gaztelaniaz (Colón) ezta euskaraz ere (Kolon) ez dago ondo idatzita.
Kokapena
Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa (1.000 mm) duen Donostia-Hendaia trenbidearen parte da, 19,670. puntu kilometrikoan kokatuta.[3]
Sarbideak
Geltokiak bi sarbide ditu, nagusia Kolon pasealekuan dagoen geltokiaren bestibulura, eta bigarren mailakoa nasen mailan dagoen bizikleta aparkalekura. 2017an Euskal Trenbide Sareak Aureliano López de Becerra kaletik Kolon ibilbidera heltzeko ibilbidea hobetu zuen, geltoki inguruko pasonibela ezabatuz eta igogailu bat ezarriz, geltokira heltzeko hirugarren sarbidetzat har daitekeena sortuz. Nasa aldaketa posiblea da trenbideen mailan dagoen pasonibela gurutzatuz, laster igogailu batengatik ordeztuko dena.[4]
Kolon ibilbidea, 52; geltokiaren bestibulua
Zipriano Larrañaga kalea, 22
Aureliano López de Becerra kalea, 1
Geltokia
Geltokiak Kolon pasealekuan du sarbide nagusia, bi etxebizitza eraikin artean kokatuta dagoen bestibulura. Bestibuluak solairu bakarra du eta txarteldegiak, balioztatze-makinak eta nasetara jaisteko eskailerak eta igogailua jasotzen ditu, azken hau Lasarte-Oria norantzako nasan baino ez. Behealdean, Kolon pasealekuari elkartzut, bi trenbide eta bi alboko nasa garatzen dira. Nasen arteko aldaketa trenbideen mailan dagoen pasonibela gurutzatuz egiten da. 2018an zehar Hendaia norantzako nasan igogailua ere instalatuko da, eta lanak amaitzean nasak gurutzatzeko pasonibela kenduko da.[4]
Gainera, behe-mailan bigarren mailako sarbidea dago, Zipriano Larrañaga kalean, non Topoaren erabiltzaileentzako bizikleta aparkaleku estalia eta balioztatze-makina bat dagoen.
2017koirailaren 25eanEuskal Trenbide Sareak igogailua eraiki zuen Aureliano López de Becerra kalean, Kolon pasealekuko bestibuluaren aurrean, horrekin batera geltoki inguruan zegoen pasonibela ezabatuz.[5]
Lotuneak
Geltokiaren kanpoaldean Irunbus eta Lurraldebus zerbitzuak hornitzen dituen Colón paselakua 43 izeneko geralekua dago.