Belaskoeneko geltokia

43°19′50″N 1°49′00″W / 43.330420°N 1.816758°W / 43.330420; -1.816758
Belaskoenea
Geltoki barruko bista.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Bentak    Irun Colón »
Kokapena
HelbideaBalezaleen kalea, 34; 20303
UdalerriaIrun,  Gipuzkoa
Geltokiaren datuak
Gunea1. gunea
Irekiera90eko hamarkada
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
Zerbitzuak Txarteldegi automatikoak 
Nasak1
Trenbideak1
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTren  Lasarte-Oria Hendaia

Belaskoenea Euskotrenen E2 (Topo) lineari dagokion lurgaineko tren geralekua da, Irun udalerriko izen bereko auzoan dagoena. 90eko hamarkadan inauguratu zen,[1] eta Mugi sistemaren 1. tarifa-gunearen parte da.

Geralekua trenbide eta nasa bakarrekoa da, eta bestibuluak txarteldegi automatikoa, balioztatze-makinak, kutxazain automatikoa eta aterpea jasotzen ditu.

Kokapena

Trenbide kokapenari erreparatuz, geralekua zabalera metrikoa (1.000 mm) duen Donostia-Hendaia trenbidearen parte da, 18,020. puntu kilometrikoan kokatuta, Bentak eta Irun Kolon geltokien artean.[2]

Sarbideak

Geralekuak sarbide bakarra du, arrapala zein eskailera bidezkoa.

  • Arrapala bidezko sarbidea Eskailera bidezko sarbidea Sarbide irisgarria  Balezaleen kalea, 34

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «SIMPLES APEADEROS» Flickr (Noiz kontsultatua: 2018-11-24).
  2. (Gaztelaniaz) «Spanish Railway  » Blog Archive  » Ferrocarril Eléctrico de San Sebastián a la frontera (Ferrocarril de San Sebastián a Hendaya- El Topo)» www.spanishrailway.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-24).

Ikus, gainera

Kanpo estekak