Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa (1.000 mm) duen Donostia-Hendaia trenbidearen parte da, 11,200. puntu kilometrikoan kokatuta.[2]
Sarbideak
Sarbide bakarreko geltokia da, Arragua auzoa zeharkatzen duen trenbide biaduktuaren behean bestibulua dagoela, Lartzabal etxadia eta Uretxe poligonoaren inguruan.
Lartzabal etxadia / Uretxe poligonoa
Geltokia
Geltoki berria 2011komartxoaren 5ean jarri zen martxan, jatorrizkoa ordeztuz. Geltoki berriaren ezaugarri nagusietakoak beirate handiak, diseinu diafanoa eta eraikuntzaren ezaugarri bereziak dira. Arragua inguruan eraikia, trenbidearen trazaduraren bi aldeetan dauden hiriguneen arteko lotura eta ingurune horren egokitzapena bultzatu zuen proiektu baten barruan eraiki zen. Hala, geltoki berriaren eraikuntza lanekin batera 1.550 metro luzerako trenbide bikoizketa egin zen Fanderia-Oiartzun trenbide tartean, eta geltokiaren ingurua urbanizatu zen.
Geltokia biaduktuan eraikita dago, nasa zentral bakarra eta bi trenbide ditu. Horri esker, trenbide pasagune bat kendu ahal izan da. Biaduktuaren azpian geltokira sarbide bestibulua dago. Bestibuluak txarteldegiak eta balioztatze-makinak jasotzen ditu, eta goi mailan dagoen nasara igotzeko eskailerak eta igogailua ditu.
Geltokiaren ingurunearen jarduketa osatzeko trenbidearen bi aldeen arteko lotura errazten duten bideak urbanizatu dira eta parke bat eraiki da, ibilgailuak aparkatzeko gune zabalak utziz. Oinezkoei zuzenduriko hainbat ibilbide eta aisigune ere sortu dira.[3]
Lanak burutzeko aurrekontua 35 milioi eurokoa izan zen, horietatik Oiartzungo Udalak 3,6 milioi ordaindu zituela, Euskal Trenbide Sarearekin sinaturiko hitzarmenaren ondoren. Lanak 39 hilabetetan egin ziren.[4]
Loturak
Geltokitik 150 metrora Errenteriako Urbanoak eta Lurraldebus zerbitzuak hornitzen dituzten autobus geralekuak daude.