Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa (1.000 mm) duen Donostia-Hendaia trenbidearen parte da, 13,600. puntu kilometrikoan kokatuta.[1]
Geltokia GI-636 errepidearen ondoan dago, industrialde txiki baten parean, eta sarbidea kaleko kotara egiten da, pasonibela gurutzatuz nasa aldaketa egiten daitekela. Kokapenagatik, geltokira heltzeko irisgarritasuna ez dago bermatuta.[2]
Geralekuak irisgarritasun faltak ditu, sarbidea arriskutsua eta irisgarritasuna bermatzeko neurririk gabekoa izanik. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Sarrera trafiko handiko gune batetik egiten da», eta «Maila handiko arrapala ez egokituak» ditu.