Biologia molekularrean, kodoia RNA mezularian (mRNA) dauden base nitrogenatuen (A, C, G eta U) hirukotea da, aminoazido bat kodetzen duena.
Kode genetikoaren funtsa mRNA-n dauden base nitrogenatu eta aminoazidoen arteko harremana izaten da. RNA mezularian 64 kodoi daude, 20 aminoazido kodetzen dituztenak. Kodoi gehiago daudenez aminoazidoak baino, kode genetikoa endekatua dago, hots, base nitrogenatuen hirukote batek (kodoi) baino gehiagok aminoazido bera kodetu dezake.
Hurrengo taulak RNA mezulariaren kodoiak kodetzen dituzten aminoazidoekin lotzen ditu:
Kanpo estekak