Alanina (Ala) proteinen osagaia den 20 aminoazido ez esentzialetako bat da. Azido 2-aminopropanoiko honen formula kimikoa CH3CH (NH2) COOH da eta GCU, GCC, GCA eta GCG kodonen bidez adierazten da.
Molekula hidrofobikoa da, hau da, ez da uretan disolbagarria eta metilo bat du albo kate gisa. Glizinaren ondoren, aminoazido txikiena da.
Aminoazido honek bi enantiomero ditu: L-alanina eta D-alanina. L-alanina proteinen biosintesian gehien erabiltzen den aminoazidoa da leuzinaren ondoren. D-alanina aldiz, bakterioen zelula horman dago.
Erreferentziak
Kanpo estekak