Uraziloa RNAn dagoen base nitrogenatuetako bat da (besteak adenina, guanina eta zitosina izanik; timina ere base nitrogenatua da, baina ez dago RNAn, DNAn baizik). Base nitrogenatu pirimidinikoa da, pirimidinatik eratortzen baita. Transkripzioan eta hainbat birusen kate bikoitzeko RNAn uraziloa beti adeninarekin elkartzen da, hidrogeno zubien bitartez.
Uraziloaren nukleosidoa uridina da; fosforilatzen denean nukleotido batzuk agertzen dira: uridin monofosfatoa, uridin difosfatoa eta uridin trifosfato izenekoak.
Erreferentziak
Kanpo estekak