Timina DNAn dagoen base nitrogenatuetako bat da (besteak adenina, guanina eta zitosina izanik; uraziloa ere base nitrogenatua da, baina ez dago DNAn, RNAn baizik). Base nitrogenatu pirimidinikoa da, pirimidinatik eratortzen baita. DNAn timina beti adeninarekin elkartzen da, bi hidrogeno zubien bitartez; DNA-ren analisi kimikoak adenina eta timina kopuru berdinean daudela frogatzen du, aipatutako lotura kimikoa dela eta.
Timinaren nukleosidoa timidina da; fosforilatzen denean hainbat nukleotido agertzen dira: timidin monofosfatoa (TMP), timidin difosfatoa (TDP) eta timidin trifosfatoa (TTP).
Timinaren formula kimikoa C5H6N2O2 da.
Kanpo estekak