Glutamina[1] (Gln) proteinen osagaia den aminoazido ez esentzialetako bat da. Azido 2-amino-4-karmamoilbutanoiko honen formula kimikoa HO2CCH(NH2)CH2CH2CONH2 da eta CAA eta CAG kodonen bidez adierazten da.
Aminoazido polarra da eta beraz ez da hidrofoboa.
Giza giharretan aminoazido ugariena da, eta baita odolean ere [2]. Aminoazido ez esentziala den arren, batzuetan glutamina gehigarriak hartu beharra izaten da.
Glutamina, prolinarekin batera, glutenaren aminoazido ugariena da.
Kulturismoa egiten dutenen dietaren osagaia da, kaltetutako gihar-ehunen birsorkuntzan laguntzen baitu. Era berean, ahalegin fisiko handiak egin ostean glutamina hartzeak giharraren suspertzen prozesuan laguntzen du. Hesteetako enterozitoen hazkuntza eragin eta heste-hesia ere indartzen du [3]
Erreferentziak
Kanpo estekak