Kliment Andreievitx Kolesnikov, errusieraz Климент Андреевич Колесников, (Mosku (Errusia) 2000ko uztailaren 9a) igeriketan aritzen den kirolari errusiarra da.
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), bi domina eskuratu zituen:
100 m estilo librean brontzezkoa 47,44ko denborarekin, Caeleb Dressel estatubatuarraren (urrezkoa, 47,02koarekin) eta Kyle Chalmers australiarraren (zilarrezkoa, 47,08koarekin) atzetik sailkatuz.
100 m bizkar estiloan, berriz, zilarrezkoa eskuratu zuen 52,00 denbrarekin, Jevgeni Rylov herrikidearen atzetik (urrezkoa, 51,98koarekin) eta Ryan Murphy estatubatuarraren (brontzezkoa, 52,19koarekin) aurretik sailkatuz. Kontuan izan, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.[1][2]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak