Kilbrittain (irlanderazCill Briotáin, Britton-en Eliza esan nahi du) Irlandako hego-mendebaldeko Cork konderriaren hegoaldean dagoen udalerria da. Bandon udalerritik 8 kilometro heego-mendebaldera dago, eta Clonakilty eta Kinsale udalerrietatik hurbil dago. Kostaldeko ibilbidea egiten duen R600 errepidea parrokiaren lursailen albotik igarotzen da, herrigunea bera itsasotik 1,6 km lur barrenera dagoelarik.