Munsterraren kolonizazioaren garaian, 1588an Phane Beecher londondarrak Castlemahon jaurerria eskuratu zuen eta Henry semeak 1604ean Bandon herria sortu zuen kolonizatzaile protestanteak soilik bizi zitezen bertan. Horretarako harresi sendoak altxatu zituen inguruan. Herria Bandon ibaiaren bi ertzetan zabaltzen zen, hortik bere izena.
XIX mendean industria iritsi eta nabarmen hazi zen herria. Destilategiak alde batetik eta kotoi eta arto errotak bestetik izan ziren ezarri ziren jarduerak. Allmanen destilategiak esate baterako 600.000 galoi whiskey (2'2 milioi litro inguru) ekoitzen zituen urtero.
Irlandar Independentzia Gerran Bandon oso protestantea eta unionista zen eta asko sufritu zuen, IRAk asko exekutatu zituen eta beste askok alde egin behar izan zuten.