Innishannon edota Inishannon (irlanderazInis Eonáin) Irlandako hego-mendebaldeko Cork konderriaren hegoaldean dagoen udalerria da. Cork hiritik Bandon udalerrira doan N71 errepidean dagoen udalerririk handiena da eta Bandon ibaiarene ertzean dago. Cork hiritik hurbil dagoenez azkeneko urteetan biztanleri hazkunde azkarra izan du eta hiri horretan lan egiten duen jende askoren lolekua ere bilakatu da.