Katixa Agirre

Katixa Agirre

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKatixa Agirre Miguélez
JaiotzaGasteiz1981eko urriaren 27a (43 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaNOR ikerketa taldea

Literaturaren Zubitegia: 763

Katixa Agirre Miguélez (Gasteiz, Araba, 1981eko urriaren 27a) euskal idazlea da, mundu osoan itzulia.

Ibilbidea

Ikus-entzunezko komunikazioan doktorea da, eta EHUn alor horretako irakasle.[1] Atzerriko hainbat unibertsitatetan ibili da ikerlari, baina egun Bilbon bizi da. 2007an argitaratu zuen bere lehen liburua, Sua falta zaigu, ipuinek osatutakoa. Zutabegilea izan da Diario de Noticias de Alava, Deia, Aizu! eta Argia argitalpenetan kolaboratzen du. 2003an Ernestina de Champourcín poesia saria irabazi zuen, eta 2005ean Emakumeak Kontari ipuin-lehiaketa. 2007an Igartza Saria jaso zuen, hasiera hartan Etxetik irten gabe izenburua izatekoa zen ipuin-liburua idazteko; emaitza 2009ko otsailean argitaratu zuen, baina Habitat izenburuarekin. Horrez gain, umeentzako hainbat liburu ere idatzi ditu, Paularen seigarren atzamarra, Ez naiz sirena bat, eta zer? eta Patzikuren problemak. 2010ean, Amaia Lapitz saila hasi zuen, gazteentzako nobela sorta bat, Amaia Lapitz abenturazalearen istorioak kontatzen dituena. Hiru ale ditu saga horrek orain arte.

2015ean bere lehenengo eleberria argitaratu zuen, Atertu Arte Itxaron (Elkar), gazteleraz Los turistas desganados (Pre-textos, 2017) bezala argitaratu zena eta gerora hainbat hizkuntzatara itzuli dena, bulgariera eta daniera barne. Eleberri honengatik 111 Akademia saria lortu zuen. 2018an etorri zen, eta Augustin Zubikarai bekari esker, bere bigarren eleberria argitaratu zuen, Amek ez dute, [2][3] arrakasta handia ekarri dion amatasunari buruzko fabula iluna. Liburua dozena bat hizkuntzetara itzuli da eta zine-adaptazio bat izan du, Mar Coll zinegile katalanak Salve Maria pelikula egin baitzuen Agirreren eleberrian oinarrituta. Pelikula Locarnoko zinemaldian estreinatu zen 2024ko abuztuan.

2022an bere azken eleberria argitaratu zuen, Berriz zentauro, etorkizuneko Paris batean kokatutako eleberri espekulatiboa. Azken eleberri hau gaztelerara, katalanera eta galegora itzuli da.

Proiektu multidisziplinarretan parte hartu izan ohi du, hala nola Kaxkaxkax ikuskizuna Maite Larburu musikariarekin batera edota Gorputzaren atzean Josu Rekalde bideoartistarekin batera.

Aktibista

Katixa Agirre, 2016
Katixa Agirre DA2017.jpg
Katixa Agirre DA2017

2020an COVID-19k eragindako egoeraren aurrean Komunitatea zaindu tratu txarrak alboratuz idazkia sinatu zuen dei eginez gizarte osoari, bere instituzio eta erakunde sozial eta sindikalei komunitatearen zaintza babes zezaten, krisiaren aurrean elkartasuna indartu eta herritarrak, bereziki larriago pairatzen ari direnak, tratu txarrak jasatetik babes zitzatela eskatuz.[4]

Idazlanak

Narrazioa

Eleberria

Haur eta gazte literatura

  • Paularen seigarren atzamarra. (Elkar, 2007).
  • Ez naiz sirena bat, eta zer?. (Elkar, 2009).
  • Patzikuren problemak. (Elkar, 2010).
  • Amaia Lapitz eta erregina gorriaren hilobia. (Elkar, 2010).
  • Amaia Lapitz eta Didoren ermandade sekretua. (Elkar, 2013).
  • Amaia Lapitz eta Festoseko diskoa (Elkar, 2021)

Itzulpenak

Los turistas desganados. (Pre-Textos, 2017). Atertu arte itxaron eleberriaren berak egindako itzulpena.

Ikerketa

Zinema eta literatura ikertu ditu bereziki.

  • Telezailak: nork esan zuen telebistak tontotu egiten duela? (Txalaparta, 2011). ISBN: 978-84-15313-01-4
  • (Gaztelaniaz) Disfrutando/sufriendo Mad Men: historia de un estudio de audiencia transnacional[7]

Tesia

  • (Gaztelaniaz) Lolita: mito y representación en el cine de Hollywood (EHU, 2010). Vladimir Nabokoven Lolita lanari zinemara egindako egokitzapenak aztertu zituen lan horretan.

Aldizkarietako artikuluak

  • «Katixa Agirre: ipuinetan, beharbada, esperimentatu daiteke gehiago. Nobela batean, berriz, ez». Egileak: Yurre Ugarte eta Katixa Agirre.[8]
  • (Gaztelaniaz) «El nuevo Hollywood y la posmodernidad: entre la subversión y el neoconservadurismo».[9] Oihenart: cuadernos de lengua y literatura, ISSN 1137-4454, Nº. 27, 2012, págs. 201-233.
  • (Ingelesez) «Whenever a man takes you to lunch around here': Tracing post-feminist sensibility in Mad Men», Catalan journal of communication & cultural studies, ISSN 1757-1898, Vol. 4, Nº. 2, 2012, págs. 155-170
  • (Gaztelaniaz) «Lolita airada: girl power y venganza en Hard Candy (David Slade, 2005)»[10]
  • (Gaztelaniaz) «Lolita de Vladimir Nabokov: Historia de una obsesión (fílmica)». Álabe: Revista de Investigación sobre Lectura y Escritura, ISSN-e 2171-9624, nº. 1, 2010, pág. 8.
  • «Femme fatale edo fille fatale?».[11]
  • «Ongi etorri Hollywoodera, Lolita».[12]

Blogak

Onanismo onirikoa, Etiope bat Martitzen eta Gauez eta Azpikeriaz blogekin hasi ondoren, bere azken bloga Habitat berria izan zen

Sariak

Bibliografia

Erreferentziak

  1. «Foru Liburutegia - Jarduera Kulturalak - Jarduera kulturalen historikoa - Literatura topaketak 2016 - Katixa Agirre - Bizkaia.Eus» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-16).
  2. «Katixa Agirre» Idazleak.eus (Euskal Idazleen Elkartea).
  3. «Katixa Agirre» Literaturaren Zubitegia.
  4. «Komunitatea zaindu tratu txarrak alboratuz» MRA Fundazioa (Noiz kontsultatua: 2020-08-16).
  5. Akademia, 111. (2022-08-25). «Berriz zentauro» 111 Akademia (Noiz kontsultatua: 2022-09-07).
  6. BERRIZ ZENTAURO | Elkar Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2022-09-07).
  7. «Disfrutando, sufriendo Mad Men» Espacios de comunicación: IV Congreso Internacional de la Asociación Española de Investigación en Comunicación, 2014, ISBN 978-84-695-9434-6, 909 orr..
  8. «Katixa Agirre: ipuinetan, beharbada, esperimentatu daiteke gehiago. Nobela batean, berriz, ez» Hegats 53: 64-67. ISSN 1130-2445..
  9. (Gaztelaniaz) «El nuevo Hollywood y la posmodernidad: entre la subversión y el neoconservadurismo.(2014)» Palabra Clave 17 3: 645-671.  doi:10.5294/pacla.2014.17.3.4..
  10. «Lolita airada: girl power y venganza en Hard Candy (David Slade, 2005)» ZER aldizkaria 33: 87-99. ISSN 1137-1102..
  11. «Femme fatale edo fille fatale?» Emakunde 74: 4-5. ISSN 0214-8781..
  12. «Ongi etorri Hollywoodera, Lolita» Hegats 39: 49-59. ISSN 1130-2445..
  13. (Gaztelaniaz) Crespo, Txema G.. (2003-12-05). «Lina Pérez Gaviria gana el premio Ignacio Aldecoa de cuento» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-08-16).
  14. «Katixa Agirrek irabazi du Igartza saria» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-08-16).
  15. Press, Europa. (2015-11-25). «Katixa Agirrek irabazi du XXXII. Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-08-16).
  16. «Bilbao.eus, InfoBilbao, Albisteak, ELENA ALONSO BILBOTARRAK ETA KATIXA AGIRRE GASTEIZTARRAK IRABAZI DUTE BILBOKO UDALAK DEITUTAKO GABRIEL ARESTI IPUIN LEHIAKETAREN XXXII. EDIZIOA» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-16).
  17. Erredakzioa. (2016-04-25). «Katixa Agirrek irabazi du 2015eko 111 Akademiaren Saria» 111 Akademia (Noiz kontsultatua: 2020-08-16).
  18. «Katixa Agirreren lanak irabazi du Ondarroako XVI. Augustin Zubikarai nobela beka - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2016-10-24 (Noiz kontsultatua: 2020-08-16).

Ikus, gainera

Kanpo estekak