Karramarroaren nebulosa (katalogo izendapenak: M1, NGC 1952, Tauro A) supernoba hondar bat eta plerioi bat da. Izen arrunta William Parsonsengandik dator, Rosseko hirugarren kondea, 1840an objektua 36 hazbeteko (91 cm) teleskopio batekin behatu zuena eta karramarro baten antza zuen marrazki bat egin zuena. Nebulosa hau John Bevis astronomo ingelesak aurkitu zuen 1731n, eta 1054an txinatar astronomoek erregistratutako supernoba distiratsu batekin bat dator. Nebulosa, supernoba historiko baten leherketarekin bat datorren lehen objektu astronomikoa izan zen.
Nebulosaren erdian Karramarroaren Pulsarra dago, 28-30 kilometroko diametroko neutroi izar bat, 30,2 aldiz segundoko bira abiadura duena, erradiazio pultsuak igortzen dituena gamma izpietatikirrati uhinetaraino. 30 keV baino gehiagoko x eta gamma izpien energietan, karramarroaren nebulosa, orokorrean, zeruko gamma izpi iraunkorrik dizdiratsuena da, 10 TeV baino gehiagoraino hedatzen den fluxu neurtu batekin. Nebulosaren erradiazioak, nebulosa ezkutatzen duten zeruko gorputzen azterketa zehatza ahalbidetzen du. 1950 eta 1960ko hamarkadetan, eguzki koroaren mapa bat egin zen karramarroaren nebulosaren irrati uhinen behaketetatik abiatuta, eta, 2003an, Saturnoren ilargiaren atmosferaren lodiera neurtu zen, Titan, nebulosaren x izpiak blokeatzean.
Behaketaren historia
Karramarroaren nebulosa supernoba batek sortu zuelako ideia modernoa 1921ean hasi zen, Carl Otto Lamplandek nebulosaren egituran aldaketak ikusi zituela iragarri zuenean.[1] Honek, azkenean, karramarroaren nebulosaren sorrera, antzinako astronomoek 1054an erregistratutako SN 1054 supernoba distiratsuari dagokiola ondorioztatzera eraman zuen.[2]
Lehen identifikazioa
Karramarroaren nebulosa, lehen aldiz, 1731n identifikatu zuen John Bevisek.[3] Nebulosa modu independentean aurkitu zuen 1758an Charles Messierrek kometa distiratsu bat behatzen ari zela.[3] Messierrek, bere katalogoan, kometen antzeko objektuen lehen sarrera bezala katalogatu zuen,[3] 1757an, Alexis Clairautek, Edmund Halleyren kalkuluak berriz aztertu zituen, eta Halley kometaren itzulera iragarri zuen 1758ko amaieran. Kometa itzultzeko une zehatzak, Eguzki Sistemako planetek Jupiter bezala eragindako bere orbitaren asaldurak kontutan hartzea eskatzen zuen, Clairautek eta bere bi lankideek, Jérôme Lalandek eta Nicole-Reine Lepautek, Halleyk baino zehaztasun handiagoz egin zutena, kometa, Taurokonstelazioan agertu behar zela aurkituz. Alferrik bilatu zuen Charles Messierrek karramarroaren nebulosa aurkitu zuen kometa, hasieran Halley kometa zela pentsatu zuena.[4] Behaketa batzuen ondoren, behatzen zuen objektua zerutik mugitzen ez zela ikustean, Messierrek objektua kometa bat ez zela ondorioztatu zuen. Messier, orduan, hodei izaerako baina zeruan finkaturiko zeruko objektuen katalogo bat konpilatzearen erabilgarritasunaz ohartu zen, hauek, modu desegokian kometa bezala katalogatzea eragozteko. Hori dela eta, "Messier katalogoa" egin zuen.[4]
William Herschelek Karramarroaren Nebulosa askotan behatu zuen 1783 eta 1809 artean, baina ez da ezagutzen 1783an bere existentzia ezagutzen zuen edo Messier eta Bevisengandik aparte aurkitu zuen. Zenbait behaketaren ondoren, izar talde batez osatua zegoela ondorioztatu zuen.[5]William Parsonsek, Rosseko hirugarren kondeak, Birr gazteluan nebulosa behatu zuen 1844an 36 hazbeteko teleskopio batekin (0,9 m), eta objektuari "Karramarroaren Nebulosa" deitu zion, egin zuen marrazki batek karramarro baten antza zuelako. Geroago, 1848an, 72 hazbeteko (1,8 m) teleskopio batekin ikusi zuen berriro, baina ezin izan zuen ustezko antzekotasuna baieztatu, izena mantendu zen arren.[6][7][8]
SN 1054-rekin konexioa
Karramarroaren nebulosa supernoba baten leherketarekin erlazionatu zen lehen objektu astronomikoa izan zen.[5] XX. mendearen hasieran, nebulosaren lehen argazkien analisiak hedatzen ari zela erakutsi zuen. Hedapenaren miaketak, Nebulosa, Lurrean, 900 urte lehenago ikusi behar izan zela adierazi zuen. Erregistro historikoek, 1054ko uztailak 4an, Txinako astronomoek, eta, ziuraski, japoniar behatzaileek, egunean zehar, zeruaren gune berean ikusteko bezain distiratsua zen izar berri bat erregistratu zutela erakutsi zuten.[9][5][10]
1913an, Vesto Slipherrek bere zeruaren azterketa espektroskopikoa erregistratu zuenean, karramarroaren nebulosa, berriz aztertu zen lehen objektuetako bat izan zen. 1921ean, Carl Lamplandek, bere hedadura txikia iradokitzen zuten hodeiaren aldaketak aurkitu zituen.[1] Urte berean, John Charles Duncanek gerakina hedatzen ari dela frogatu zuen,[11]Knut Lundmarkek, 1054ko izar gonbidatuarengandik gertu zegoela adierazi zuen bitartean.[10][12]
1928an, Edwin Hubblek hodeia 1054ko izarrarekin lotzea proposatu zuen, ideia hau, eztabaidagarria izaten jarraitu zuelarik supernoben izaera ulertu zen arte, eta Nicholas Mayallek, 1054ko izarra, zalantzarik gabe, karramarroaren nebulosa eragin zuen supernoba zela adierazi zuen. Supernoba historikoen bilaketa une horretan hasi zen: beste zazpi behaketa historiko aurkitu dira, supernoben aztarnen behaketa modernoak iragan mendeetako dokumentu astronomikoekin alderatuz.
Jatorrizko Txinako behaketekin lotura izan ondoren, 1934an, japoniar erreferentzia batekin, Meigetsukin "gonbidatutako izar" batekin loturak ezarri ziren, Txinako erreferentzia baino aste batzuk lehenago.[13][14][15] Denbora luzez, gertaera hau, islamiar astronomian erregistratua ez zegoela uste izan zen,[16] baina, 1978an, erreferentzia bat aurkitu zen Ibn Abi Usaibiak eginiko XIII. mendeko kopia batean, Ibn Butlan, supernoba garaian Bagdaden aktibo zegoen mediku kristau nestoriano batenak.[17][18]
Bere distantzia handia dela eta, txinatarrek ikusitako eguneko "izar gonbidatua" supernoba bat baino ezin izan zen izan, bere fusio nuklearreko energia hornidura agortu eta bere burua kolapsatu zuen leherketa egoeran zegoen izar masibo bat.[19][20] Erregistro historikoen azterketa berri batek, karramarroaren nebulosa sortu zuen supernoba, ziuraski, apirilean edo maiatzaren hasieran agertu zela erakutsi du, bere dizdira handiena -7 eta -4,5eko itxurazko magnitude baten artean lortuz (Artizarrarena baino distiratsuagoa, -4,2koa, eta gaueko zeruan dagoen guztia, Ilargia izan ezik) uztailean. Supernoba begi hutsez ikusi ahal izan zen bi urtez bere lehen behaketaren ondoren.[21]
Karramarroaren Pulsarra
1960ko hamarkadan, pulsarren iragarpen eta aurkikuntzaren ondorioz, karramarroaren nebulosa, berriz ere, interesgune garrantzitsu bihurtu zen. Orduan iragarri zuen lehen aldiz Franco PacinikKarramarroaren Pulsarraren existentzia, hodeiaren distira azalduko zuena. Izarra, handik gutxira behatua izan zen, 1968an. Karramarroaren pulsarraren aurkikuntzak eta bere adin zehatza (ia egunean) ezagutzeak objektu hauen oinarrizko propietate fisikoak egiaztatzea ahalbidetzen du, hala nola adin bereizgarria eta biraketaren argitasuna, inplikatutako magnitude ordenak (bereziki eremu magnetikoaren indarra) eta gerakinaren dinamikarekin lotutako hainbat alderdi. Supernoba honek supernoba geldikinen ulermen zientifikorako izan zuen papera erabakigarria izan zen, izan ere, beste ezein supernoba historikok ez zuen pulsarrik sortu, bere adina zehatz ezagutzen delarik. Erregela honen salbuespen posible bakarra SN 1181 izango litzateke, honen ustezko gerakinak, 3C 58, pulsar bat duelarik, baina bere identifikazioa, 1181eko txinatar behaketen bidez eztabaidatua da.[22]
Karramarroaren nebulosaren barnealdea pultsarra inguratzen duen plerioi batek menderatzen du. Iturri batzuen arabera, karramarroaren nebulosa, plerioi zein supernoba hondarraren adibide bat da,[23][24] beste batzuek, bi fenomenoak banatzen dituzten bitartean, energia ekoizpen iturri ezberdinetan eta bere portaera kontutan hartuz.[25]
Energia ultra altuko gamma izpien iturria
2019an, Karramarroaren nebulosak 100 TeV baino gehiagoko gamma izpiak igortzen dituela ikusi zen, 100 TeV baino haratago identifikatutako lehen iturri bihurtzen duena.[26]
Parametro fisikoak
Argi ikusgarrian, karramarroaren nebulosa forma obalatuko harizpiz osatutako masa bat da, 6 minutu arkuko luzera eta 4 minutu arkuko zabalera duena (konparazio batera, ilargi beteak 30 minutu arkuko diametroa du), erdiko eskualde urdin lauso bat inguratzen duena. Hiru dimentsiotan, nebulosak esferoide oblato baten (1.380 pc/4.500 ly zenbatetsia) edo esferoide prolato baten (2.020 pc/6.600 ly zenbatetsia) forma duela uste da.[27] Filamentuak, izar gurasoaren atmosferaren hondarrak dira, eta, nagusiki, helioz eta hidrogenoionizatuz osatuta daude, karbonoa, oxigenoa, nitrogenoa, burdina, neoia eta sufrearekin batera. Filamentuen tenperatura 11.000 eta 18.000 K artekoa izaten da, eta bere dentsitatea 1.300 partikula cm3-ko da.[28]
1953an, Iosif Shklovskyk proposatu zuen eskualde urdin lausoa nagusiki sinkrotroi erradiazioak sortzen duela, eremu magnetiko batean elektroien mugimendu kurbatuak igorritako erradiazioa. Erradiazioa argiaren abiaduraren erdira arteko abiaduran mugitzen ziren elektroiei zegokien.[29] Hiru urte beranduago, teoria, behaketek berretsi zuten. 1960ko hamarkadan, elektroien ibilbide kurben iturria nebulosaren erdian neutroi izar batek sortutako eremu magnetiko indartsua zela aurkitu zen.[30]
Distantzia
Karramarroaren nebulosak astronomoen arreta handia jasotzen duen arren, bere distantzia ezezaguna da oraindik, bere distantzia estimatzeko erabiltzen diren metodo guztien ziurgabetasunengatik. 2008an, Lurrerako distantzia 2,0 ± 0,5 kpc (6.500 ± 1.600 ly) zela adostu zuten.[31] Beraz, bere dimentsio ikusgarri luzeenean 4,1 ± 1 pc (13 ± 3 ly) neurtzen du.
Gaur egun, Karramarroaren nebulosa kanporantz hedatzen da, 1.500 km/s inguruan (930 mi/s).[32] Zenbait urteko diferentziarekin hartutako irudiek nebulosaren hedapen motela adierazten dute,[33] eta hedapen angeluar hau espektroskopikoki zehaztutako bere hedapen abiadurarekin alderatzean, nebulosaren distantzia estimatu daiteke. 1973an, nebulosarekiko distantzia kalkulatzeko erabilitako metodo askoren azterketa batek 1,9 kpc (6.300 ly) inguruko ondorio batera iritsi zen, gaur egun aipatutako balioarekin bat datorrena.[27]
Karramarroaren pulsarra 1968an aurkitu zen. Bere hedapenaren miaketak (nebulosaren masaren ondorioz hedapen abiaduraren etengabeko murrizketa bat onartuz) nebulosa sortzeko data bat eman zuen 1054 baino zenbait hamarkada beranduago, honek, kanporanzko bere abiadura, supernobaren leherketatik uste zena baino gutxiago moteldu dela esan nahi duena.[34] Uste denez, dezelerazio murriztu hau, nebulosaren eremu magnetikoa elikatzen duen pulsarraren energiak eragiten du, nebulosaren harizpiak kanporantz zabaltzen eta indartzen dituena.[35][36]
Masa
Nebulosaren masa osoaren estimazioa garrantzitsua da supernobaren guraso-izarraren masa kalkulatzeko. Karramarroaren nebulosaren harizpietan dagoen materia-kantitatea (gas ionizatu eta neutroa eiektatzeko masa, batez ere helioa[37]) 4,6 ± 1,8 M☉ da.[38]
Helioan aberatsa den torua
Karramarroaren nebulosaren osagai nebular (edo anomalia) ugarietako bat helioan aberatsa den toru bat da, pulsarraren eskualdea zeharkatzen duen ekialde-mendebaldeko banda bat bezala ikus daitekeena. Toruak eiekta ikusgarrien % 25 inguru osatzen du. Hala ere, toruaren %95 helioa dela kalkulatu da. Orain arte ez da toruaren egiturari buruzko azalpen onargarririk eman.[39]
Erdiko izarra
Karramarroaren nebulosaren erdian bi izar ahul daude, horietako bat nebulosaren existentziaren arduraduna delarik. 1942an identifikatua izan zen, Rudolf Minkowskik bere espektro optikoa oso ezohikoa zela aurkitu zuenean.[40] Izarra inguratzen duen eskualdea, irrati uhin[41] (1949) eta x izpi[42] (1963) iturri indartsu bat dela aurkitu zen, eta, 1967an, zeruko objekturik distiratsuenetako bat bezala identifikatu zen gamma izpietan.[43] Beranduago, 1968an, izarrak bere erradiazioa pultsu azkarretan igortzen zuela aurkitu zen, aurkitutako lehen pulsarretako bat bihurtuz.[18]
Pulsarrak erradiazio elektromagnetiko indartsuko iturriak dira, segundoko askotan pultsu labur eta oso erregularretan igortzen direnak. Misterio handia izan ziren 1967an aurkitu zirenean, eta lehenengoa identifikatu zuen taldeak zibilizazio aurreratu baten seinale izateko aukera aztertu zuen.[44] Hala ere, karramarroaren nebulosaren erdian irrati iturri pultsante bat aurkitu izana, pulsarrak supernoba leherketen ondorioz sortu zirela frogatzen duen froga sendo bat izan zen.[45] Orain, errotazio azkarreko neutroi izarrak direla ulertzen da, euren eremu magnetiko indartsuak, euren erradiazio igorpenak sorta estuetan biltzen dituena.[46]
Karramarroaren pulsarrak 28-30 kilometroko diametroa duela uste da[47], eta 33 milisegundo bakoitzeko erradiazio pultsuak igortzen dituela.[48] Pultsuak espektro elektromagnetiko osoaren uhin luzeretan igortzen dira, irrati uhinetatik hasi eta x izpietaraino, isolatutako pulsar guztiak bezala, euren periodoa oso mailaka moteltzen da. Noizbehinka, bere errotazio periodoak bat-bateko aldaketak erakusten ditu, "Glitch" bezala ezagutzen direnak, uste denez, neutroi izarraren barnean bat-bateko berrelikadura batek eragiten dituenak. Pulsarra moteltzen denean askatzen den energia handia da, eta karramarroaren nebulosaren erradiazio sinkrotroiaren igorpena indartzen du, gure eguzkiarena baino 75.000 aldiz argitasun handiagoa duena.[49]
Pulsarraren energia ekoizpen muturrekoak, ezohiko dinamika den eskualde bat sortzen du karramarroaren nebulosaren erdian. Objektu astronomiko gehienek hain astiro eboluzionatzen duten bitartean, aldaketak urte askotako denbora-eskaletan bakarrik ikus daitezkeen bitartean, karramarroaren nebulosaren barneko zatiak, egun batzuetako denbora-eskaletan aldaketak erakusten dituzte.[50] Nebulosaren barnealdeko ezaugarririk dinamikoena, pulsarreko ekuatoreko haizeak nebulosaren lodierarekin talka egiten duen puntua da, talka fronte bat eratuz. Ezaugarri honen forma eta posizioa azkar aldatzen da, ekuatoreko haizea, metxa baten antzeko ezaugarri sail bat bezala agertuz, busti, distiratu eta, ondoren, desagertu egiten dira pulsarretik aldendu eta nebulosaren gorputz nagusian barneratu ahala.[50]
Guraso-izarra
Supernoba bezala lehertu zen izarra supernobaren ama izar deitzen da. Supernoba bezala lehertzen diren bi izar mota daude: nano zuriak eta izar masiboak. Ia motako supernoba deiturikoetan, hildako nano zuri baten gainera erortzen diren gasek bere masa handitzen dute maila kritiko batera hurbildu arte, Chandrasekharren mugara, honek, izarra suntsitzen duen fusio nuklearreko leherketa bat eragiten duelarik, Ib/c eta II motako supernobetan, izar gurasoa izar masibo bat da, bere nukleoa, fusio nuklearreko bere erreakzioak elikatzeko erregairik gabe geratzen dena, energia potentzial grabitatorioa askatuz, izarraren kanpoko geruzak hegan eginarazten dituen forma batean. Ia motako supernobek ez dute pulsarrik sortzen,[51] eta, beraz, karramarroaren nebulosaren pulsarrak, nukleoaren kolapso supernoba batean eratu behar zela frogatzen du.[52]
Supernoba leherketen eredu teorikoek, karramarroaren nebulosa sortzeko lehertu zen izarrak, 9 eta 11 M☉ arteko masa izan behar zuela iradokitzen dute.[39][53] Uste denez, 8 M☉-tik beherako masa duten izarrak, txikiegiak dira supernoba leherketak sortzeko, eta euren bizitza, euren tokian nebulosa planetario bat sortuz amaitzen dute, 12 M☉-tako izar astunago batek, karramarroaren nebulosan ikusitakoaz bestelako konposizio kimiko bat duen nebulosa bat sortuko zukeen bitartean.[54] Hala ere, duela gutxiko ikerketen arabera, gurasoa 8 eta 10 M☉ arteko izar erraldoi superasintotiko bat izan zitekeen, elektroiak harrapatzeko supernoba batean lehertu zena.[55]
Karramarroaren nebulosaren azterketen arazo garrantzitsu bat, nebulosaren eta pulsarraren masa konbinatuak, aurreikusitako izar gurasoaren masa baino nabarmen gutxiago batzen duela da, eta "masa galdua" non dagoen oraindik konpondu gabe dagoen kontua da.[38] Nebulosaren masaren estimazioak isuritako argi kopuru osoa neurtuz eta beharrezko masa kalkulatuz egiten dira, nebulosaren tenperatura eta dentsitate neurtua kontuan hartuta. Zenbatespenak 1 eta 5 M☉ artekoak dira, eta 2-3 M☉ da oro har onartutako balioa.[54] Neutroi izarraren masa 1,4 eta 2 M☉ artean estimatzen da.
Karramarroaren nebulosan falta den masa azaltzeko teoria nagusia, gurasoaren masaren funtsezko proportzio bat supernobaren leherketaren aurretik izar haize azkar batean eramana izan zela da, Wolf-Rayet izarretan eskuarki ikusten den fenomeno bat. Hala ere, honek oskol bat sortuko zuen nebulosaren inguruan. Hainbat uhin-luzeratan oskol bat ikusten saiatu diren arren, oraindik ez da bat bera ere aurkitu.[56]
Eguzki-sistemako gorputzen trantsituak
Karramarroaren nebulosa ekliptikatik 1,5 gradu ingurura dago, Lurraren orbitaren planoa Eguzkiaren inguruan. Honek esan nahi du Ilargiak -eta batzuetan planetak- nebulosa iragatu edo ezkuta dezakeela. Eguzkia nebulosatik igarotzen ez den arren, bere koroa nebulosaren aurretik igarotzen da. Igarotze eta ezkutatze hauek nebulosa zein nebulosaren aurretik igarotzen den objektua aztertzeko erabil daitezke, iragaitzazko gorputzak nebulosaren erradiazioa nola aldatzen duen behatuz.
Ilargia
Ilargi-igarobideak nebulosaren x izpien igorpenak kartografiatzeko erabili dira. X izpiak behatzeko sateliteak, X Izpiko Chandra Behatokia kasu, jaurti aurretik, x izpien behaketek, nahiko erresoluzio angeluar baxua izaten zuten, baina Ilargia nebulosaren aurretik igarotzen denean, bere posizioa oso zehatz ezagutzen da, eta, beraz, nebulosaren dizdira aldaketak, x izpien igorpenaren mapak sortzeko erabil daitezke.[57] Karramarroaren nebulosaren x izpiak lehen aldiz ikusi zirenean, ilargiaren ezkutaketa bat erabili zen bere iturriaren kokapen zehatza zehazteko.[42]
Eguzkia
Eguzkiaren koroa karramarroaren nebulosaren aurretik igarotzen da ekainero. Karramarroaren nebulosatik une horretan jasotako irrati-uhinen aldaketak erabil daitezke koroaren dentsitateari eta egiturari buruzko xehetasunak ondorioztatzeko. Lehen behaketek, koroa, uste zena baino distantzia handiagoetara hedatzen zela ezarri zuten, eta, ondorengo behaketek, koroak, dentsitate aldaketa nabarmenak zituela aurkitu zuten.[58]
Beste objektu batzuk
Oso gutxitan igarotzen da Saturno Karramarroaren Nebulosatik. Bere igarotzea 2003ko urtarrilaren 4an (UTC) izan zen lehena 1295eko abenduaren 31tik; ez da besterik gertatuko 2267ko abuztuaren 5era arte. Ikertzaileek X Izpiko Chandra Behatokia erabili zuten Saturnoren ilargia Titan ikusteko nebulosa zeharkatzen zuen bitartean, eta Titanen x izpien "itzala" bere azalera solidoa baino handiagoa zela ikusi zuten, bere atmosferan x izpien xurgatzearen ondorioz. Behaketa hauek, Titanen atmosferaren lodiera 880 kilometrokoa zela erakutsi zuten.[59] Saturnoren igarotzea ezin izan zen ikusi, Chandra, une horretan, Van Allenen gerrikoak zeharkatzen ari baitzen.
↑Rosse, Earl of. (1844-01-01). Observations on Some of the Nebulae. Philosophical Transactions of the Royal Society of London (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
↑X., Amenomori, M. Bao, Y. W. Bi, X. J. Chen, D. Chen, T. L. Chen, W. Y. Chen, Xu Chen, Y. Cirennima Cui, S. W. Danzengluobu Ding, L. K. Fang, J. H. Fang, K. Feng, C. F. Feng, Zhaoyang Feng, Z. Y. Gao, Qi Gou, Q. B. Guo, Y. Q. He, H. H. He, Z. T. Hibino, K. Hotta, N. Hu, Haibing Hu, H. B. Huang, J. Jia, H. Y. Jiang, L. Jin, H. B. Kajino, F. Kasahara, K. Katayose, Y. Kato, C. Kato, S. Kawata, K. Kozai, M. Labaciren Le, G. M. Li, A. F. Li, H. J. Li, W. J. Lin, Y. H. Liu, B. Liu, C. Liu, J. S. Liu, M. Y. Lou, Y. -Q. Lu, H. Meng, X. R. Mitsui, H. Munakata, K. Nakamura, Y. Nanjo, H. Nishizawa, M. Ohnishi, M. Ohta, I. Ozawa, S. Qian, X. L. Qu, X. B. Saito, T. Sakata, M. Sako, T. K. Sengoku, Y. Shao, J. Shibata, M. Shiomi, A. Sugimoto, H. Takita, M. Tan, Y. H. Tateyama, N. Torii, S. Tsuchiya, H. Udo, S. Wang, H. Wu, H. R. Xue, L. Yagisawa, K. Yamamoto, Y. Yang, Z. Yuan, A. F. Zhai, L. M. Zhang, H. M. Zhang, J. L. Zhang, X. Zhang, X. Y. Zhang, Y. Zhang, Yi Zhang, Ying Zhaxisangzhu Zhou, X.. (2019-06-13). First Detection of Photons with Energy Beyond 100 TeV from an Astrophysical Source. PMC1176385805. (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
Hun ManetHun Manet in abiti civili nel 2016 Primo ministro della CambogiaIn caricaInizio mandato22 agosto 2023 MonarcaNorodom Sihamoni PredecessoreHun Sen Membro dell’Assemblea Nazionale della CambogiaIn caricaInizio mandato21 agosto 2023 CircoscrizionePhnom Penh Dati generaliPartito politicoPartito Popolare Cambogiano Titolo di studioBachelor of Science Master of Arts Dottorato di ricerca UniversitàUniversità di New York Università di Bristol United States Milit...
Jang PertamaAlbum studio karya Dara PuspitaDirilis1966[1]GenrePop, rockDurasi32:51LabelMesraKronologi Dara Puspita Jang Pertama(1966) Dara Puspita(1966)Dara Puspita1966 Jang Pertama adalah album perdana dari grup musik Dara Puspita yang dirilis pada tahun 1966 di bawah label Mesra. Album Jang Pertama ditempatkan pada peringkat ke-20 dalam daftar 150 Album Indonesia Terbaik versi majalah Rolling Stone Indonesia yang diterbitkan pada edisi #32 bulan Desember 2007.[2] Dua lag...
This article is about the geographical isthmus. For the political region, see Istmo de Tehuantepec. Shortest distance between the Gulf of Mexico and Pacific Ocean Map showing the relief of the isthmus 1736 map. Caption at lower left: These rivers almost meet. both of them are Navigable, and all the Cannon and Stores for Acapulco are Carryed from the North to the South Sea by them. Map of the Straits of Florida and Gulf of Mexico. To accompany a report from the U.S. Treasury Department to the ...
Formula One racing car Lotus 92CategoryFormula OneConstructorLotusDesigner(s)Colin Chapman (Technical Director) Martin Ogilvie (Chief Designer)Predecessor91Successor93TTechnical specifications[1]ChassisCarbon fibre and Kevlar monocoqueSuspension (front)Lotus Active suspensionSuspension (rear)Lotus Active suspensionAxle trackFront: 1,786 mm (70.3 in)Rear: 1,672 mm (65.8 in)Wheelbase2,799 mm (110.2 in)EngineCosworth DFV, 2,993 cc (182.6 cu in...
Pre-Roman tribe in Iberia Location of the tribe of the Autrigones. The Autrigones were a pre-Roman tribe that settled in the north of the Iberian Peninsula, in what today is the western Basque Country (western regions of Biscay and Álava) and northern Burgos and the East of Cantabria, Spain. Their territory limited with the Cantabri territory at west, the Caristii at east, the Berones at the southeast and the Turmodigi at the south. It is discussed whether the Autrigones were Celts, theory s...
Паули-Виссованем. Paulys Realencyclopädie der classischen Altertumswissenschaft Автор различные авторы[d] Язык оригинала немецкий Издатель J.B. Metzler[d] и Verlag Alfred Druckenmüller[d] Предыдущая Real-Encyclopädie der classischen Alterthumswissenschaft in alphabetischer Ordnung[d] Следующая The New Pauly[d] и Der Kleine Pauly[d] Текст в Викитеке Меди...
Willem PisoBiographieNaissance Vers 1611 ou 1611LeydeDécès 1678AmsterdamFormation Université de LeydeActivités Médecin, naturaliste, dessinateur, ornithologue, botaniste, biologiste, médecin personnelPère Hermanus Pies (d)Mère Cornelia van Liesvelt (d)Conjoint Constantia Spranger (d) (à partir de 1648)Enfant Maria Piso (d)Autres informationsAbréviation en botanique Pisomodifier - modifier le code - modifier Wikidata Historia naturalis Brasiliae - Guilherme Piso Willem Piso (1611-28 ...
American college football season 1991 Washington Huskies footballCoaches' Poll national championFWAA national championNFF national championPac-10 championRose Bowl championRose Bowl, W 34–14 vs. MichiganConferencePacific-10 ConferenceRankingCoachesNo. 1APNo. 2Record12–0 (8–0 Pac-10)Head coachDon James (17th season)Offensive coordinatorKeith Gilbertson (1st season)Defensive coordinatorJim Lambright (15th season)MVPMario Bailey (offense)Steve Emtman (defense)Capta...
2016 EP by Block BBlooming PeriodEP by Block BReleasedApril 11, 2016 (2016-04-11)Recorded2016Genre Hip hop R&B K-pop Length22:24LanguageKoreanLabelSeven SeasonsCJ E&MProducer Zico Poptime Block B chronology H.E.R(2014) Blooming Period(2016) Singles from Blooming Period 몇 년 후에 (A Few Years Later)Released: March 28, 2016 ToyReleased: April 11, 2016 Blooming Period is the fifth extended play by South Korean boy band Block B, released on April 11, 2016 by Se...
Cafe in Kolkata, India This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: College Street Coffee House – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (July 2007) (Learn how and when to remove this message) Indian Coffee HouseFront gateRestaurant informationEstablishedApril 1876; 148 years ago...
Questa voce o sezione sull'argomento Repubblica Ceca non cita le fonti necessarie o quelle presenti sono insufficienti. Puoi migliorare questa voce aggiungendo citazioni da fonti attendibili secondo le linee guida sull'uso delle fonti. Repubblica Ceca - Cechia (dettagli) (dettagli) (CS) Pravda vítězí(IT) La verità vince Repubblica Ceca - Cechia - LocalizzazioneLa Repubblica Ceca (verde scuro) nell'Unione europea (verde chiaro) Dati amministrativiNome completoRepubblica Ceca Nome uff...
Musician, record producer, author, and activist Alexander BardBard in 2007BornAlexander Bengt Magnus Bard (1961-03-17) 17 March 1961 (age 63)Motala, SwedenOccupations Singer songwriter musician author lecturer philosopher Years active1982–presentMusical careerGenres Pop electronica Instrument(s) Vocals guitar piano keyboards Musical artist Alexander Bengt Magnus Bard (born 17 March 1961) is a Swedish musician, author, lecturer, artist, songwriter, music producer, TV personality, r...
حزب المجد البلد تونس التأسيس تاريخ التأسيس 2011 الشخصيات القادة عبد الوهاب الهاني (رئيس) المقر الرئيسي المنزه الأفكار الأيديولوجيا يمين الوسط الانحياز السياسي وسطية المشاركة في الحكم عدد النواب 0 / 217 المشاركة في الحكومة لا تعديل مصدري - تعديل حزب المجد (مواطنة،...
Olympic athletics event Women's marathonat the Games of the XXXII OlympiadOlympic AthleticsVenueSapporoDate7 August 2021Competitors88 from 44 nationsWinning time2:27:20Medalists Peres Jepchirchir Kenya Brigid Kosgei Kenya Molly Seidel United States← 20162024 → Athletics at the2020 Summer OlympicsQualificationTrack events100 mmenwomen200 mmenwomen400 mmenwomen800 mmenwomen1500 mmenwomen5000 mmenwomen10,000 mmenwomen100 m hurdleswomen110 m hurdl...
ESA field center in Köln, Germany ESA European Astronaut Centre in Cologne, Germany.Agency overviewAbbreviationEACTypeSpace agencyOwnerEuropean Space AgencyWebsitewww.esa.int/eac The European Astronaut Centre (EAC) (German: Europäisches Astronautenzentrum, French: Centre des astronautes européens), is an establishment of the European Space Agency and home of the European Astronaut Corps. It is near to Cologne, Germany, and is subdivided into six separate arms, these being Astronaut Trainin...
Title in the Baronetage of Great Britain Hunter-Blair baronetsEscutcheon of the Hunter-Blair baronets of DunskeyCreation date1786[1]StatusextantMottoVigilantia, robur, voluptas, Vigilance, strength, pleasure[1] The Hunter-Blair baronetcy of Dunskey in the County of Wigtown is a title in the Baronetage of Great Britain. It was created for the member of parliament, and Lord Provost of Edinburgh, James Hunter-Blair on 27 June 1786.[2] Hunter-Blair baronets of Dunskey, Wig...
Dispute resolution with assistance of a moderator For other uses, see Mediation (disambiguation). Not to be confused with Meditation. Conflict resolution Nonviolence Arbitration Auction Conciliation Law Dispute resolution Rule of law Collaborative Mediation Party-directed Nonviolent Communication Pacifism Negotiation Speaking truth to power Workplace Conflict management Violence Communal violence Conflict escalation De-escalation Just war theory War studies International relations Appeasement...
Japanese legend redirects here. For the Japanese pantheon, see List of Japanese deities. For urban legends, see Japanese urban legends. Part of a series onJapanese mythology and folklore Mythic texts Fudoki Kogo Shūi Kojiki Konjaku Monogatarishū Kujiki Nihon Ryōiki Nihon Shoki Divinities Amaterasu Ame-no-Uzume Inari Izanagi Izanami Kami Myōjin Seven Lucky Gods Susanoo Tsukuyomi Legendary creatures and urban legends Kitsune Oni Onryō Tengu Yōkai Yūrei Mythical and sacred locations Izum...
Linux-based firmware for wireless routers and wireless access points DD-WRTDD-WRT's Web interfaceDeveloper(s)Sebastian Gottschall / NewMedia-NETInitial release22 January 2005; 19 years ago (2005-01-22)[1]Stable releasev24 SP1 (Build 10020) / 27 July 2008; 16 years ago (2008-07-27)Preview release3.0 rolling beta[2] Repositorysvn.dd-wrt.com TypeRouter operating systemLicenseVarious proprietary and free softwareWebsitedd-wrt.com DD-WRT was orig...