Karl Nehammer (Viena, 1972ko urriaren 18a) austriar politikaria da. Austriako kantzilerra izan zen 2021eko abendutik 2025eko urtarrilera.
Armadan denbora batez egon ondoren, politikan sartu zen eta Austriako Alderdi Popularreko kidea da. 2020an Barne ministro izendatu zuten, eta 2021ean alderdiko buru eta Austriako lehen ministro hautatu zuten. 2025eko urtarrilean kargua utzi zuen, 2024ko hauteskundeen ondoren koalizio gobernua osatu ezinda.