June Aranbarri Gomez (Ondarroa, Bizkaia, 1993ko urtarrilaren 30a) arraunlari ohia da. [1]
Biografia
Ikasketak eta lanbidea
Filologia Hispanikoa gradua egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Gasteizen; baita Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra ere. 2017. urtetik Bigarren Hezkuntzako Gaztelania eta Literatura irakaslea da.
Kirol ibilbidea
June Aranbarri Gomez 13 urterekin hasi zen arraunean, eta hainbat klub igaro ditu bere ibilbidean, hala nola, Ondarroako Arraun Elkartea, Zumaia, Donostiarra eta Orio Orialki Arraunketa Elkartea.
Kontxako bandera, Zumaiarekin
13 urterekin Ondarroako Arraun Elkartean izena eman zuen lagunekin batera. Lau denboraldi egin zituen herriko taldean, bi urte haur-kategorian eta beste bi kadeteetan. Lau urte horiek igaro ondoren, Zumaiako Arraun Taldera joan zen, bere entrenatzaileak horrela proposatuta. Nagore Osoro laguna eta taldekidearekin joan zen Zumaiara eta bertan zazpi urte egin zituen. 2013an Zumaiako Arraun Taldeko emakumeak izan ziren lehen euskaldunak Kontxa irabazten. Hurrengo urteetan nahiz eta ez zuten Kontxa irabazterik lortu, denboraldi onak egin zituzten eta Euskotren liga irabazi zuten, Emakumezkoen Traineru Liga.
Herrira buelta
Zazpi urtez Zumaiako Arraun Taldean egon ondoren, arrauna utzi zuen denboraldi batez. [2]Hiru urtez egon zen arraun mundutik at. 2019an Ondarroako Arraun Elkarteak Nagore Osoro arraunlariari eskaini zion emakumeen taldea aurrera eraman eta entrenatzaile izateko proiektua. Osorok Aranbarriri laguntza eskatu zion, eta bien artean hartu zuten proiektua. [3]
Kontxako bandera, Oriorekin
Donostiarratik deitu zioten, eta denboraldi bat egin zuen arraun talde horretan. Orio Orialki Arraun elkartean egin zituen azken urteak. 2022an Kontxa irabazi zuten. Hortaz, bederatzi urteren ostean bigarren Kontxa irabazi zuen. [4]
Erreferentziak
Kanpo estekak