Juan José Crespo Galende, Kepa ezizenez (Las Carreras, Bizkaia, 1953ko irailaren 11 – Madril, Espainia, 1981eko ekainaren 19a), PCE (r)-ko eta GRAPOko militantea izan zen, preso politikoen espetxeratze-baldintzak salatzeko 97 egun gose-greban igaro ondoren hil egin zena. 1979ko irailean atxiloturik, bortizki torturatu zuten ondorengo egunetan, gerora hedabideetan zabaldutako argazkiek erakutsi zutenez. Ondoren, Carabanchel, Zamora eta Herrera de la Mancha espainiar gartzeletan izan zen.
Biografia
11 urterekin oinarrizko ikasketak bukatu ondoren, Deustuko apaizgaitegian sartu zen. Bertako ikasketak , ordea, ez zituen bukatu. Kristau herri-taldeetan murgildurik ibili ondoren, 1975 urtean PCE (r) alderdian sartu zen. Hurrengo urtean Asun Alonso alderdikidearekin elkartu eta alaba bat izan zuten, Itziar izenekoa. Madrilen klandestinitatean bizi zirenez, alaba Bizkaira eraman zuten aiton-amonekin bizitzera. 1979an atxilotu zutenean Billy el Niño eta enparauek basatiki torturatu zuten, eta hauen zigorgabetasunaren beste adibide bilakatu zen beraiek hedabideetara filtratu zuten argazkia, non Cresporen aurpegia ikus zitekeen erabat kolpatua.[1] Atxilotu eta ondorengo epaiketak, GRAPO erakundeko kidea izatea leporatu eta 37 urteko gartzela zigorra ezarri zioten. 1981eko martxoaren 14ean gose greba bati ekin zion GRAPOko presoen elkarketa eta gartzela-kondizioak hobetzeko eskatuz. 97 egun geroago hil zen.
Erreferentziak
Kanpo estekak