Johannes Franz Hartmann (Erfurt, 1865eko urtarrilak 11-Göttingen, 1936ko irailak 13), Argentinan Juan Hartmann bezala ezaguna, astronomo alemaniar bat izan zen.
Biografia
Hartmannek Tübingenen, Berlinen eta Leipzigen ikasi zuen. Bere ikasketetan zehar A. V. Guestfalia Tübingen ikasle katolikoen elkarteko kide izan zen. 1891n doktoretza lortu zuen eta 1893tik Kuffner behatokian laguntzaile bezala lan egin zuen.
1894an Leipzigera itzuli zen eta 1896tik aurrera Postdameko institutu astrofisikoan lan egin zuen. 1902an irakasle izendatua izan zen. 1909tik 1921 arte irakasle bezala lan egin zuen Götingeneko unibertsitatean eta zuzendari bezala Götingeneko behatokian. 1921ean Argentinako Behatoki Nazionaleko zuzendari izatera pasa zen, La Platan. Gaixotasun larri baten ondorioz 1934an Götingenera itzuli zen, bertan bi urte beranduago hil zelarik.
Hartmannek nagusiki espektroskopiarekin lan egin zuen. Mintaka edo Delta Orion izeneko izarraren Doppler efektua behatuz izarrarteko ingurunearen presentziaren lehen zantzuak aurkitu zituen. Argentinan eman zuen denboran hiru asteroide aurkitu zituen: 965 Angelica, 1029 La Plata eta 1254 Erfordia.