Joyce Carol Oates |
---|
(2024) |
|
Jaiotza | Lockport, 1938ko ekainaren 16a (86 urte) |
---|
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
---|
Bizilekua | Princeton |
---|
Lehen hizkuntza | ingelesa |
---|
|
Ezkontidea(k) | Raymond J. Smith (1961 - 2008ko otsailaren 18a) |
---|
|
Heziketa | University of Detroit Mercy (en) Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen 1961) Arte-masterra Syracuseko unibertsitatea 1960) : English studies (en) Rice Unibertsitatea Williamsville South High School (en) |
---|
Hizkuntzak | ingelesa |
---|
|
Jarduerak | antzerkigilea, poeta, eleberrigilea, saiakeragilea, autobiografialaria, idazlea, gidoilaria, katedraduna eta eguneroko-idazlea |
---|
Lantokia(k) | Princeton |
---|
Enplegatzailea(k) | Princetongo Unibertsitatea |
---|
Lan nabarmenak | |
---|
Jasotako sariak | |
---|
Influentziak | Charlotte Brontë, Henry James, Flannery O'Connor, Howard Phillips Lovecraft, Ernest Hemingway, William Faulkner, D. H. Lawrence, Doris Lessing, Edgar Allan Poe, Charles Dickens, Emily Brontë, Lewis Carroll, James Joyce, Fiodor Dostoievski eta Franz Kafka |
---|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
---|
Izengoitia(k) | Rosamond Smith eta Lauren Kelly |
---|
|
Erlijioa | ateismoa |
---|
|
|
Joyce Carol Oates (Lockport, New York, AEB, 1938ko ekainaren 16a -) estatubatuar idazlea da.
Biografia
Hizkuntza eta ingeles-literaturako ikasketak egin zituen. Estatu Batuetako kontakizun onenen antologia bat prestatu ondoren, literaturan buru-belarri murgiltzea erabaki zuen. Kontakizun-liburuak argitaratu zituen lehenbizi: By the North Gate (1963), Upon the Sweeping Flood And Other Stories (1966). Bien bitartean, bere lehenengo eleberria argitaratu zuen, With Shuddering Fall (1964). Gero, 1969an, Them argitaratu zuen, A Garden of Earthly Delights (1967) eta Expensive People (1968) eleberriekin batera trilogia bat osatu zuena.
Joyce Carol Oatesen eleberri guztiak errealismo sozialaren eta eleberri gotikoaren nahasketa moduko bat dira; azaltzen diren pertsonaiak bizitza-esperientzia handikoak dira beti, eta amaiera tragikoa izaten dute sarritan.
Beste lan batzuk: Bellefleur (1980), American Appetites (1989), What I Lived For (1994), Zombie (1995), Will You Always Love Me? And Other Stories (1996), Man Crazy (1997), Broke Heart Blues (1999), Blonde (2000), Middle Age: A Romance (2001), I'll Take You There (2002), The Tattooed Girl (2003), Missing Mom (2005), Black Girl / White Girl (2006), The Gravedigger's Daughter (2007), My Sister, My Love (2008), Wild Nights! (2008), Little Bird of Heaven (2009), Dear Husband (2009), A Fair Maiden (2010), Sourland: Stories (2010), Give Me Your Heart: Tales of Mystery and Suspense (2011).
Erreferentziak
Kanpo estekak