Josef Dostál (Praga (Txekiar Errepublika), 1993ko martxoaren 3a) piraguismoan lehiatzen den kirolari txekiarra da.[1]
Olinpiar Jokoak
2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), brontzezko domina lortu zuen, Txekiar Errepublikako taldearekin, K-4 1000 m modalitatean, 2.55,850ko denboraz, Australiako (urrezkoa) eta Hungariako (zilarrezkoa) taldeen atzetik sailkatuz. Kirolari hauek osatzen zuten taldea: Daniel Havel, Lukáš Trefil, Josef Dostál eta Jan Štěrba-k.
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), berriro brontzezkoa irabazi zuen Txekiar Errepublikako taldearekin, K-4 1000 m modalitatean, 3.05,176ko denboraz, Alemaniako (urrezkoa) eta Eslovakiako (zilarrezkoa) taldeen atzetik sailkatuz. Hauek osatzen zuten taldea: Daniel Havel, Lukáš Trefil, Josef Dostál eta Jan Štěrba-k.
Zilarrezkoa ere irabazi zuen, oraingoan K-1 1000 m modalitatean, 3.32,145ko denboraz, Marcus Walz espainiarraren (urrezkoa) atzetik eta Roman Anoshkin errusiarraren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezkoa eskuratu zuen, Radek Šlouf herrikidearekin batera, K-2 1000 m modalitatean, 3.16,106ko denboraz, Australiako bikotearen (urrezkoa) eta Alemaniakoaren (brontzekoa) atzetik.[2][3]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak