Joseba Rios Garaizar (Algorta, Getxo, 1976[1]) arkeologian doktorea eta historiaurrelaria da. Gaur egun, Bizkaiko Arkeologia Museoan lan egiten du[2]. Barrikako Aranbaltza aztarnategia induskatu du 2013 ezkero, eta mundu osoko hamaika lekutan ibili da eta jardun du Neanderthalen bizimodua ikertzen[3].
Jarduera akademikoa eta profesionala
Historia Lizentziatura lortu zuen Deustuko Unibertsitatean[3]. Burgoseko Centro Nacional de Investigación sobre la Evolución Humana-n (CENIEH) lan egin du ikertzaile bezala[4].
Argitalpenak
Hainbat artikulu zientifiko argitaratu du, izen handiko nazioarte mailako aldizkari akademikoetan barne. Hauek dira bere argitalpen batzuk:
2022. Joseba Rios Garaizar, Eneko Iriarte eta beste: "The intrusive nature of the Châtelperronian in the Iberian Peninsula", PLoS ONE 17(3): e0265219. https://doi.org/10.1371/journal.pone.0265219
2022. Gómez-Olivencia, Asier; López Oraindia, Diego; Sala, Noemi; eta beste. "The human remains found in 1967 in Axlor: Still not convincingly Neandertals: A reply to González‐Urquijo et al". American Journal of Biological Anthropology. DOI: 10.1002/ajpa.24633