Jose Antonio Lozano Alonso (Barakaldo, 1968ko urriaren 25a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle katedraduna da eta Intelligent Systems Group Taldeko kidea da. Informatika Fakultatean lan egiten du 1988etik, Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala sailean, eta Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) zentroko zuzendari zientifikoa da 2019tik.
Ikasketak eta doktorego-tesia
Matematikako gradua eta Informatikako gradua lortu zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, 1991n eta 1992an, hurrenez hurren. Euskal Herriko Unibertsitatean informatikan doktoratu zen gero, 1998an. Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika eta Adimen Artifizialeko Departamentuko irakasle katedraduna da 2009tik.
Ikertzailea
Bere ikerketa-interesak Ikasketa automatiko estatistikoaren eta konbinatoriaren optimizazioaren eremuan daude. Machine Learning-en, bereziki, paradigma eta sailkapen-algoritmo berriak diseinatu eta ebaluatu nahi dituzte, hainbat arlotan aplika daitezkeen eredu prediktiboak sortzeko gai direnak, hala nola medikuntzan, bioinformatikan, ekologian eta abarretan. Bestalde, optimizazio konbinatorioaren arloan, algoritmo heuristiko eta metaheuristiko berriak garatzen dituzte. Algoritmo horiek soluzioaren kalitatearen eta denbora konputazionalaren arteko oreka aurkitzeko, propietateak ikuspuntu teorikotik aztertzeko eta problema errealak ebazteko aplikatzeko gai dira.[1]
2004az geroztik Sistema Adimendunen Taldea (Intelligent Systems Group) zuzentzen du. 2019tik Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) zentroko zuzendari zientifikoa da.[2]
Sariak eta errekonozimenduak
Hainbat sari lortu ditu, besteak beste hauek:
- 2021: IEEE Fellow. Ingeniaritza elektrikoaren eta elektronikoaren alorreko elkarterik handiena da IEEE. Haren helburua da teknologia eta hezkuntza aurreratzea arlo horietan, bai eta informatikan eta antzeko diziplinetan ere. Euskadiko IEEE Fellow lehena eta Espainiako 48 kideetako bat.[3]
- 2018: Open Data Euskadi, Jeronimo Hernandezekin batera.[4]
- 2018: 2015/2016 ikasturteko doktorego sari berezi bat Jerónimo Hernández González jaunari, Iñaki Inza Cano doktore jaunaren eta José Antonio Lozano Alonso doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “Contributions to learning Bayesian network models from weakly supervised data: Application to Assisted Reproductive Technologies and Software Defect Classification”.[5]
- 1998: EHUko tesirik onenaren saria ingeniaritzan.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak